JOUR DE FÊTE

JOUR DE FÊTE

LbM (KORTeN!): Zain, Pello Gutiérrez

Gonb.: Pello Gutiérrez, zuzendaria, Iñigo Salinero, aktorea

Tatik filmatutako lehen pelikula, eta obra nagusitzat jotzen dena.

Denbora eta tokia batzen dituen komedia bat: Frantziako herrixka batean gertatzen da jaia ospatzen den egun berean. Erakargarrien artean, zinema ibiltaria dago, eta hara non postariak film bat aurkitzen duen bere estatu batuetako kideei buruzkoa, eta haiek bezala jokatzen hasten da.

Aire librean filmatua dago (nahiko arraroa garai hartarako), eta Tatik paisaiaren edertasuna eta udako beroa islatzea lortzen du. Elkarrizketa minimoa da, eta hondoko soinuaren gainetik entzuten da. Beharretik bertutea eginez, Jour de fête-k gag ikusgarrien tradizioa berpizten du.

2019/01/08 · Jour de fête - Francia - 1948 - 81 m. - Zuz Jaques Tati - G Jacques Tati, Henri Marquet, René Wheeler - Musika Jean Yatove - Akt Jacques Tati , Guy Decomble , Paul Frankeur