ZORIA (Przypadek)

ZORIA (Przypadek)

LbM: ZACARÍAS (F) ∙ Euskadi ∙ 2017 ∙ 20 min ∙ Zuz Violeta Trincado

Aurk.: Mario Pardo, aktorea

Aita hil ondoren, Witek gazteak tren bati segika korritzen du. Etorkizuna trenera heltzearen edo ez heltzearen menpe dago. Lehenengo aukera: trena hartu eta beterano komunista bat ezagututa, Alderdiko gazteriako ekintzaile bihurtzen da haren eraginez. Bigarren aukera: trena ez du harrapatzen eta, trenbideko zaindari batekin borrokatu ondoren, gizarte-lanak egitera zigortzen dute; horretan dela, Solidarnośćeko kideekin jartzen da harremanetan. Hirugarren aukera: trena ez du harrapatzen eta, unibertsitateko neska ikaskide batekin elkartu ondoren, medikuntza-ikasketetan jarraitzen du bere eraginez, batere lotura politikorik gabe.

2018/01/09 · PRZYPADEK ∙ Polonia ∙ 1981/1987 ∙ 122 min ∙ Zuz Krzysztof Kieślowski ∙ G Krzysztof Kieślowski · Arg Piotr Sobocinsk · Mnt Jaques Witta · M Zbignniew Preisner · Eko P.P. Film Polski · Akt Bogusław Linda · Tadeusz Łomnicki · Adam Ferency