ZULOAK

ZULOAK

Gonb.: Fermin Muguruza, zuzendaria

Emanaldi berezia · Proiekzioa bukatzean Zuloak taldearen kontzertu akustikoa

Arrate Rodríguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu... eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut” aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta “experimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumentagileari, bere ahizpa Eiderren bidez. Fermin Muguruza musikariaren dokumental berri honek emakumez bakarrik osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen jarraipena egiten du, Euskal Herriko beste emakumezko musikari batzuen ekarpena ere aldarrikatzeko.

Areto orria

2012/02/26 · ZULOAK · Euskadi ∙ 2012 ∙ 99 min ∙ Zuz Fermin Muguruza ∙ G Eider Rodríguez eta Fermin Muguruza ∙ Arg Aritz Moreno ∙ Mnt Asier García eta Dani Urdiales ∙ M Amanita Muskaria ∙ Prd · Talka Records and Films / EiTB / Menara Producciones · Akt Arrate Rodríguez ∙ Ainhoa Unzueta ∙ Izaskun Muruaga ∙ Tania de Sousa