2013 Zurriola eta zinema kronika

zinemaldia

      Berriro ere Zurriolan. Elvis Costelo ella Jamie Cullum edo Belako eta Shibusa Dhirazu Orchestraren uztaileko erakargarritasunaren ostean, saurferako hondarretara itzuli gara, oraingo honetan zeluloidearen eskutik (sniff… zer ote da berataz?)… edozein kasutan beste “magia” bat, oraingoan ZINEMA, zeinek hurbiltzaen baikaitu Kantauri Itsasoak jotako hondarretara.
      Haurtzaroa (Pelo malo), nerabezaroa (Puppy love/ 15 urte eta egun bat), helduak (Family tour/ Paradisua), edo jadanik nagusia (Le week end). Erdibitzea (Enemy) edo historiaren pisua (Tatsumi, Alexander eta Zugarramurdi). Pertsonaia bihurtzen diren hiri eta herriak (Toronto, Caracas, Paris, Mexico DF edota Vic, Zugarramurdi,…) izango dira gaiak.
      Eta bitxikeria gisa, kasualitatez kameraren atzean, neska eta mutilen arteko “berdintasuna”, zeinek eragingo diguten barrea, negarra eta ametsa eta batez ere hausnarketa.
      (Irailaren 21 eta 22ko asteburua) Igo zaitez, bada, zinema tren honetara… bidaia egingo dugu,  ZINEMALDIA 2013 (61 urte jo eta ke lanean)

 

SAIL OFIZIALA       "Enemy" (Etsaia) Denis Villeneuve (90' - Can/Esp) G: Javier Gullón

      “Gizon bikoiztua” (Bikoitza) Saramagoren eleberrian oinarrituta, Javier Gullón (Logroñoko gidoigilea) istorio bat osatzen joango da, geroago Denis Villeneuve  irudi osatzen eta taxutzen joango dena. Istorio bihurria (zeinetan Toronto parte aktiboa den, aurrean dago!). Horretan pertsonaiak (Jake Gyllenhaal bikaina) eta harrapatzen duen bere itzalak ez dute lortzen gu liluratzea. Baliteke azkenean gertatzen ez den zerbaiterako behin eta berriro prestatu eta prestatu egiten gaituen musika etengabe eta nekagarria. Aktoreek paper ona burutzen dute. “Fantasiazko” ukitua (ni nire niaren kontra borrokan) eta keinua Louise Bourgeois eskultoreari (ia 100 urte bizi izan zena), “armiarmak” hiria hartzen duenean (Toronto) hiriko erlauntzetan arrautzak uzteko. Azken batean, ondo ahokatzen ez duten (behintzat nigan) osagai onak ...denbora hutsarteak…ikusmina...eta amaiera. Pufff! Puxikari airea atera egin zaio.

 

SAIL OFIZIALA       "Ile txarra" Mariana Rondón (93' - Ven/Per/Ale) G: Mariana Rondón

      Dokumental ukituaz zuzendari eta gidoigileak Caracaseko erdiguneetan sarrarazten gaituzte (protagonista handia) kale eta etxeak, jende eta autoak, zaratak eta isiluneak (gutxi). Handiegi bihurtzen den hiria, egunero eta zehatz-mehatz bizirauteko borroka egiten duten bere biztanle guztiak barruan hartzen dituena.  Arriskutsua, nekagarria, zaratatsua… atseginarentzat zirrikiturik ez daukana. Marianak familia argazki bat (ohikoa?) aurkezten digu ezkutuko ankerkeriaz, zeinetan “aurrera jarraitzea” baino ez zaigun geratzen. Gorputz eta arima ematen. Haur-homosexualitatea (obsesiboa dena amaren ikusmenean) iradoki baino ez digu egin.
Ama-semea harremanak bitxia eta zaila dena beldurrera eramaten gaitu (zerbait gertatuko dela ohartuta), baina normala da, egunerokoa (biziraute txeratsu eta elikagarria). Etsipenezko egoera honetan “amona” agertzen da (oso aktore ona) eta abesti bat: "Mi limón, mi limonero"…eta hor lasta askatzen dugu (arnasa hartzen dugu)…itxaropena dago. Filma ez doa dramatismora (eutsita geratzen da), horretaz Samantha Castillo arduratzen da (“amarena” oso ondo egiten duena) eta Samuel Lange haurra (semea). Nire ustez, istoria azukre koskor (mingotsa) baten antzera urtzen da eta hainbat bide zabaltzen ditu… Zein hartu?

 

ANIMATOPIA "Tatsumi" Eric Khoo (96' - Singapur)

Tatsumi

Zinemaldiaren sailatal berria…bikaina….animaziozkoa.
96 minuturen ostean , besaulkian geratzen zara kredituak ikusten, ia liluratuta… pentsatzen ari bazina bezala… Gehiago nahi dut!... Eta ez dakit Eric Khook, edo Yoshihiro Tatsumik berak (mangaka) txundituta utzi nauten.
Khook Japoni buruzko ibilbide historikoa zehazten du Tatsumiren (gaur egun 72 urte dituela) lanaren bidez; zein aitzakia bikaina den ikuslearen gozamenerako. Film horrek Singapur errepresentatu zuen Oskarretan…    
      Tatsumik beste mangaka bat Osamu Tezuka gurtzen du, baina berritzeko bere nahiak Gekiga (helduentzako manga) garatu zuen. Badago data bat agerian geratzen dena filmean 1945/8/6…bai, abuztuaren 6 hark betiko markatu zuen, ez bakarrik Japon (Hiroshima),baita gizateri osoa ere. Khoori didaktismo bikaina dario, baita Tatsumirekiko (irakasle gisa) gurpen handia, Japoneko historia bere lanarekin uztartuz.   Zoragarria! Handia pertsonaia eta IKUSTEKO bitxi bat.

 

MADE IN SPAIN   "15 años y un día" Gracia Querejeta (100' - Esp) G: Antonio Mercero

15 años y un día

Graciak bere aita gabe egiten duen lehenengo filmaren aurrean gaude, hala, Gerardo Herrero aurkitu ahal dugu ekoizle gisa eta, gainera, aretoan dagoelarik. Oso zaila da Espainian filmatzea! Eta %21 hori (BEZa)… hiltzen ari zaigu (Franko garaiko diktadurako zentsura baino gogorragoa, diot nik).
      Kontuak itxura ona zuen… eta zoritxarrez! Nahiz eta aktoreek “zazpi ahalak” egiten dituzten, Antonio Mercerok osatzen duen istorioa (ikusten dut) gehiegi kargatzen ari da… gero eta gehiago. Eta halaxe lortzen du ikuslearen “motxila” “astuna” izatea. Argi geratzen da ama-semea (nerabea) harremana zaila dela. Eta Graciak lasaitasunez eramaten gaitu harreman gainetik. Baina istorioa estutzen joaten da, bat, beste bat, beste bat. No way out / Cul de sac / Ez dago irteerarik horren moduan.
      Duintasunez filmatua, grazia dauka (esatera baterako) Graciak gertaerak kontatu behar izateak... Ez zegoen zertan!... pertsonaiaren etengabeko oztopoek enbarazu egiten digute filmean. Hala ere, istorioak etorkizun ona duten p
Artistak aurkezten dizkigu, baina garatu gabe geratzen dira. Gaiztoak, oso gaiztoak (Argi gera dadila!)... Prest!
      Une horretan malkoa agertu egiten da, Maribelek (ama) ospitaleko ohe gainean eserita...hitz eta negar egiten du, une liluragarria.
      Baina, pertsonaiei gertatzen zaien bezala (itsasora begira) gogoberotasuna desegiten ari zaigu, urruntzen ari den olatu baten moduan. Azken batean, dena oso bortxatua iruditzen zait (agian eragitea bilatzen du)... ez dakit. Geratzen direnen hondarrean egindako eserialdia gustatu egiten zait...apur bat berandu. Kredituak pantailan sartu egiten dira indarrez... Handia, protagonistaren rapa (Arón Piper) ixteko…15 urte eta egun bat.
      Hain zuzen, irailaren 25ean “Holywooderako” hautagai gisa geratu zen... 

 

ZABALTEGI            "Alexander: the ultimate cut" (Alejandro: el corte final) Oliver Stone (206' - USA)

      Eta pentsatu egiten dut… Zerk behartu nau Stone aukeratzera?, ia ez nuen gogoratzen iaz bere Basatiak/Sauvages" filmak etsipena eragin zidala, buruan neukan “Fidelen” Stone. Eta ziur aski Alejandro pertsonaiak erakari egiten nau, edo agian pipa haurtzarora itzultzea izango litzateke, erromatarrak ezpatak topean dituztela. Edo Oliver aretoan izango zela (luxu handia). Nahiz eta errealitatean, sarrerak ateratzeko leihatila zabaltzen denean... nerbioak “intro” bat bestearen atzean horretara eramaten zaitu...
Horrekin guztiarekin, ZINEMA handiaren aurrean gaude, Stonerentzako aukera (hori ere handia da, nahiz eta dena gustatu ez)...emanaldian eramaten utzi nuen eta GOZATU egin nuen. 206 minutu izan ziren (gehi etenaldi-ibilaldirako 8 minutuak) gustura (gehi Oliver Stonekiko aurreko eta ondorengo hizketaldia). Agian ez da film bikaina, vaina une batzuetan  Abel Gance  eta bere “Napoleon” gogorarazten zizkidan FASeko emanaldi horretan (ZINEMA... unea izango litzateke). Zinemaren beste dimentsio bat da, 2004ko bere estreinaldian lan arina eta bukatu gabea den aitzakia (txiripaz nire ilobekin ikusi nuen, baina ez nuen gogoratzen sarrera aukeratzean). Stone hain zegoen liluratuta bere pertsonaiarekin ezen 2007an berriro hartu zuen eta, azkenik, 2013an bere gustuaren arabera moldatzen duen (azken moztea).  
Ez dugu zuzendaria agerian utziko (emankorra, eta batzuetan kale, besteetan bale), ezta pertsonaia ere, baina ondo dago Oliver-en esaldia: “Alejandro izateak pentsatzen eta mundura… mugarik gabekora hurbiltzen laguntzen digu”.
Filma, teknikoki eta gaiari dagokionez, “txirrista” bat edo hobeto “errusiar mendia”, eta muntaia bikaina. Orain debaterako ordua da, kritikarako denbora…moztu beharreko oihala!

 

SAIL OFIZIALA       "Le week-end" (Asteburua) Roger Michell (93' - UK) G: Hanif Kureishi

      Hiru gutiziako arroza: interpretazioa (merveilleux!), gidoia (chapeau!) eta Paris (oh, la la!).
Beste film bat, zeinetan hiria beste pertsonaia bat (aktibo) den, aurrekoetan Toronto edo Caracas izan ziren, orain Parisen txanda heldu da (betiko hura:”... beti ere Paris geratuko zaigu”). Hasieran ibilbide turistikoaren ukituak ditu (Allenek “Paris gauerdian” filmean egin zuen bezala, baina filma aurrera joan ahala, gidoia intentsitatea hartzen . Gidoi bikaina, hausturarik gabea, Hanif Kureishik burutzen duena; apurka-apurka badoa sartzen “bahitzen” gaituzten elementuak.  Halaber, interpretazio mailan lan ikaragarri eta ziraragarria aurkitu ahal dugu. Lindsay Duncan-ek eta Jim Broadbent-ek istorian zehar eramaten gaituzte umorez, maitasunez, samintasunez eta pasioz. Filmaren goreneko alderdian (3. zatian)… hunkitu egiten gaitu Nick-ek (Jim B.) mahai “intelektualaren” inguruan bizitzari egindako argudioak, zeinetan horretarako jantziak izakiaren biluztasuna ikusi ahal dugun. Meg-ek (Lindsay D.) erantzun bikaina egiten dio… eta liluratuta geratzen gara.
Kureishi-k kipula-efektua sorrarazten du, geruzaz geruza, hiria eta emozioa (umorea) uztartu, bikotearen barrurantz abiatuz zalotasun handiz, agobiorik gabe, presarik gabe eta bukatu egiten da “ihesaldi nostalgikoan” bukatzen da, zeinetan hirurek (Jeff Goldblum elkartzen da) kafe etxean dantza egiten duten (kapelan). Urrezko amaiera… eta kredituak (baita txaloak ere).

 

SAIL OFIZIALA   "Las brujas de Zugarramurdi" Alex de la Iglesia (112' - Esp [Eus]/Fr) G: A. I. / Jorge Gerricaechevarria

Las brujas de  Zugarramurdi

11:00etan hastekoa da, baina aurreko filma bukatzen denetan ilara dago Zurriolan 10:00etan. Ikusmina… eta behin barruan gaudela “oihala altxatu egiten da”. Erregistro aldaketa, Alexek eta Jorgek ez digute arnasa hartzen utziko. Kontatzeko trebetasun atseginetik ("Le week...") kontatzeko trebetasun kaotikora ("Sorginak..."), hausnarketa lasaitik Ez dago denborarik! “Hartu dirua eta egizu korrika horietara. Hasiera basatia, umorea eta tentsioa erdi bana (antzematen dugu Jorgeren itzulera gidoira, Alexekin zenbaitetan egon ez bada ere). Ekintza eta ekintza gehiago hasierako minutuetan, dardaratsua…Madriletik atera egiten gara, plano aldaketa, eta Nafarroako lainoetan sartzen gara (Nafarroa eta bere zama historikoa). Baserri giroa, esamesak, maiterreak, mesfisantza, basoak, lainoak, beldurrak, fantasiak, sineskeriak, hau guztia eta gehiago ibilbidearen 2. zati honetan guztian. Sorginkeriak, mundu magikoa eta ankerra, zeinetan bat-batean barruan sartuta ikusten dugun geure burua. Eta errealizazioa “akaboa” da (komiki gisa ulertua, indarkeriaren hiperbolean) malkoak darizkit barre egitean (Brian-en bizitzan bezala) ia ezin ditut elkarrizketak entzun, publikoa “elkartasunean” dago barrez ito beharrean. Alex eta Jorge denaren bila doaz (dena edo ezer ez) eta batzuetan eskuen artetik itzuri egiten zaie (baina ahokatu egiten da). Laboaren musikarekin ("Baga, biga, higa,…) atsedenaldi bat dago, baina “amaierako gorakada” bihurtuko da…akelarrea…hor dena balio du. Salbatu dadila ahal duena! batean.

 

ZUZENDARI BERRIAK  " Puppy love" Delphine Lehericey (85' - Bel/Lux/Sui/Fr) G. D. L. / Sebàstien Delloye

      Amaierako traka hasi gara, baina kasualitatez ere, zeren eta itxiko baitut hiru zuzendari “berrirekin”. Guztiak lehiatzen ari dira Zinemaldian nabermentzeko.
Has gaitezen mugas bestaldeko Delphinerekin, zeinek, nagusi izan nahi duen nerabe bati buruzko istoria laburra baina biribila egiten duen, baina ez edozer ordainduta. Delphine Lehericey-k naturaltasun handiz abian jartzen duen errealismo kritikoa; horretan, joko eta gaiztotasunaren eta egonarririk ez eta plazeraren lerro mehean zehar eramaten gaitu. Filma tinko doa aurrera nortasun bilatzea begietsiz, nerabezaroa atzean uzteko urrats hori.
Ez da moralismoan jausten, baina hausnartzera behartzen gaitu eta, batez ere, gizakiaren ahuldade eta hauskortasna erakusten dizkigu, alde batekoa zein bestekoa.

 

ZABALTEGI  "Family tour" (Vuelta familiar) Liliana Torres (99' - Esp [Cat])

Family tour

      Gogoberotasun handiko baina baliabide gutxiko lan baten aurrean gaude. Liliana Torresek etxera “itzultzeari” buruzko (gabonetan bezala). Europako korronte horren barruan gaude, zeinetan kamerak gizakia (neska gazte bat)egun batean atzean utzi zuen bilakaera edo inboluzioa begiratzen duen, ia mugimendurik egin gabe. 
      Benetako pertsonaiak (Lilianaren gurasoak) bere alabaren istorioa martxan jartzera ausartzen dira (eta jakinarazi zigun ez zela autobiografikoa). Atzerako begirada baino ez da (zineman oso erabilia), baina ia baserri giroan eta trikimailurik gabea. Ez dut erreferentzia punturik jartzen (konparaziorako arriskua dela eta), baina gaur egungo zinema horretan kokatu liteke zeiten ematen duen ez duela ezer gertatzen… eta hala ere, izaki eta ingurunearen ataka aurkezten digu.
      Abesti batek honako hau aipatzen zuen “…nola aldatu garen”, halaber, filmaren barruko Joana Serrat-en abesti batek sentimendu horren aztarnak ematen dizkigu. Hala eta guztiz ere, film osoaren hoztasunak behin eta berriro ibili garen bertoko errepide horietako arroilan uzten gaitu. Gu liluratzea lortzen ez duten gogoberotasuna eta asmo onak.

 

ZUZENDARI BERRIAK  "Paradisua" Mariana Chenillo (105' - Mex)

      “Family tour” filmaren Kataluniako baserri ingurunetik putzua zeharkatzen dugu Mexiko DF inguruetara. Mariana Chenillok istorio ona osatzen du, ez ohiko pertsonaiekin pilo bat kilo, eta ez dira eragozpen harreman onetarako). Bat-batean auzoko elkarbizitza lasaia asaldatu egingo da lanbidean gora egiteagatik eta hori dela eta, Mexiko DF erdigunera aldatzeagatik. Hala ingurune atseginetik hiruko erdigune kaotiko eta anonimora pasatzen gara. Dena aldatuko da, hiri handiaren bakardadeak bertan bizi diren izakiez jabetuko da. Eta zein bere zulotxoan. “Paradisu” honetan bizirautea.  
Interpretazio ona, erantsitako gainpisuaz eta istorio interesgarriaz beste PARADISU bati begiratzeko. Eramangarria da nahiz eta gizarte berri hau apur bat (oso) estereotipatua geratu…
Xumea atsegin bihurtzen da (gastronomia lehiaketa) eta irrikatua (gorakada desiratua) labur gelditzen da. Elkar ulertzetik bat ez etortzera pasatzen gara eta hortik elkartze berrietara.
Beste hiri bat (Mexico DF), protagonismoa hartzen duena, bere biztanleak irentsiz, (nahi ez balu bezala), eta paradisu batek suposatzen duena infernu bihurtzen da ia, hori gorabehera, Marianak ez du errukirik erakusten eta ihesbideak aurkezten dizkigu.  

Sarituen zerrenda 2013:

Film, onenaren Urrezko Maskorra : “Ile txarra” Mariana Rondón
Epaimahaiaren Sari berezia, Fipresci: “Zauria” Fernando Franco
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Fernando Eimbcke “Club sandwich”
Aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Jim Broadbent “Le week-end”
Emakume Antzezle onenaren Zilarrezko Maskorra: Marian Álvarez “Zauria”
Gidoi onenaren Epaimahaiaren saria: Bertrand Tavernier, Cristophe Blain eta Antonin Baudry “Quai d’Orsay”

Publikoaren saria: “Nolako aita, halako semea” Hirokazu Kore-eda
Gazteriaren saria: “Wolf/Otsoa” Jim Taihuttu

 
That’s all folks! // Hauxe da guztia lagunok!

txarli