FICXixón 51º (2013) - San Lorenzotik Kronika

51 festival de Xixon

Egunak aurrera doaz, ia konturatu ere egin barik, eta denboratasunari buruzko zalantza sortzen da, kontakizun honen “izan ala ez izan” horrek izateko arrazoia izango balu bezala. Baina zinema denborarik gabekoa da, beti egoten da hor, gozatzeko modukoa, “izatea” suertatu zaion horregatik. Haraxe goaz.
Berriro ere San Lorenzon (Xixongo hondartza) olatuak haitzen kontra jotze hori ikusteko.
50. urteurren-zinemaldian ez egote terapeutikoaren ondoren, zuzendaritza aldaketa nolabait “politikoa” (ez partekatua) eta traumatikoa, berriro ere, Xixon hirira itzuli gara ilusio berriekin zinema “independiente” horretarantz, zinemaldi honetan hain harrigarri eta hunkigarri ikusia.

Sail Ofiziala
“Distantziarik luzeena/ La distancia más larga” (Ven-Esp / 2013 – 95’) Claudia Pinto Emperador
Caracas-eko familia (aberats) baten aurkezpen arina. Umearen gosaria (11 urte) eskolara, aita lanik gabea, ama hasieran dagoen hitzordu-banaketa duela. Dena bat-batean gertatuko da. Denak batera nahaste itzelean dagoen Caracasen, aita elkarrizketa batera, umea eskolara eta ama etxerako bidean.
Claudia Pinto azaletik erakusten digu “indarkeria”, une horretan filmak hunkitu egiten du eta erabateko norabide aldaketa egiten du. Hiritik urrundu egiten gaitu (indarkeria azaletik prestatzen du) eta alderdi zoragarrian kokatzen gaitu.
Polita baina “kanposantua”. Eszenan sartzen da Carmen Elías bikaina, nahiz eta tristura gehiegiz. Hauexek dira Claudia Pinto iruten dituen hariak, Roraima atzealdean (egia esanda oso publizitaterako geratzen da, bidaia-agentzia balitz bezala) aurrez ikusi daitezkeen istorioak dirudite, misterio apur bat erantsi nahi dienak. malkoa eta turismoa, hauxe da geratzen zaiguna arrakastarik lortzen ez duen hain egoera bortxatuan. Filma borobiltzen ez duten apunteak… Carmeren istorioan (eta bere antzezpenean) oso kokatuta daudenak.

Sail Ofiziala
“Les garçons et Guillaume, à table! (Fr / 2013 – 85’) Guillaume Galiene
Zinemaren ordu era erdi atsegina (nahiz eta tarteka-marteka “kanpoan”, galduta sentitzen garen). Frantziako antzezpen harrigarria, bakarrizketa batetik abiatzen dena, eta apurka-apurka trebetasun zinematografikoa ateratzen duena, zinemak argazkia egin digun pertsonaia “komiko” horietatik haratago (“pailazo” baten tristura bezalakoa). Guillaume Galienek (zuzendari eta aktore bikaina), ondo lagunduta, graziaz eta trebetasun handiz pertsonaiaren bilakaera (batzuetan kontatua, beste batzuetan, antzeztua).
Eszenaratze xumea, baina era berean konplexua. Xumea, zeren eta “lau mimerekin”, bere lana (antzerki bakarrizketa), pertsonaien, eszenen eta kokapenen konplexutara heltzen baita, eta horrek gehiago distirarazten du. Kontakizuna (bai oihal atzeko ahotsan, bai antzerki lanaren bakarrizketaren alderdietan) hari barre-egingarri eta barregarria suertatzen da (ia etenik gabe). Iribarretik barrera eta barretik irribarrera, G.G.-k XXI. mendeko  Europatik eramaten gaituena, zeinetan aurreiritziak “eragozpena izaten jarraitzen baitu. Elkartze eta bat ez etortze narratiboek testuari laguntzen diote. Eta amaiera harrigarria (edo ez hainbeste…).
Film ikusgarria izan barik, balorazio oso maila altua lortu du, eta ZINEMArekin bat egitea erdiesten du (gozamena eta hausnarketa). Istoria “xumea” baina biribila. Ezin duzu ikusi gabe utzi… (Geroago etorri dira “Cesarak eta estreinaldia).

Sail Ofiziala
“Ilo Ilo” (Sgp.Singapur / 2013 – 99’) Anthony Chen
Plazer handia da Singapur-ek zinema aurkitzea (Asiako inguruan ezkutua eta ia ezezaguna dena), nahiz eta horrek arriskuren bat dakarren (gustatzen zaiguna). Anthony Chen-ek “garapenaren” hasierara Singapurren eraman gaitu (Asiako tigreak, ekonomian) eta xalotasunez tratatzen du gaurkotasun handiko gai bat: Etorkinak.
Aitzakia xume batez, legez neskame bat kontratatzea, kasu honetan Filipinakoa, maila ertaineko familia bat erakusten du, garatzeko irrikan dauden bitartean. “Joerak” poz eta miserietara eramaten ditu eta Chen-ek ez du apartekorik egiten.
Aktoreek laguntzen dute Chen-ek garatu zuen gidoia oreka bikainean, eta bilberaen gizarte eremuan zehar dabilena. Narratiba konbentzional erabilita, istorioa “pisu eta bolumena” lortuz doa; “garapenaren” ankerkeria eta dramatismoa azpimarratzen dituzten pertsonaiak, eramaten gaituena beti jasangarria ez den erritmo batera eramaten gaituena (buruaz beste egitea, beti aurrean dagoena, Damoclesen ezpataren antzera edo langabezia). Bide honetan, beti gorabeherak egoten dira…. eta bertan, beti dago baten bat “egoera txarragoan” dagoena… kasu honetan “etorkina”.

Jean-François Laguionie
“L’île de Black Mór” (Fr / 2003 – 85’) Jean-François Laguionie
Bada bai, Xixon herriak izan behar du eta atzera egin behar 10 urte; horretan, Laguionie-k, talde abenturazale batekin, abentura-historia bat sortu zuen. Une hori, aproposa da zuzendariarekin topo egiteko eta helduentzako animazioa erabiltzen du. Aitzindaria dugu teknika hau erabiltzen, ‘Disney’ efektutik ihesi nahian, nahiz eta nire/gure iritziz bertan geratu da… (aurkezlearen laudorioak gorabehera).  J-F-k ohiko heroiarengana jotzen du eta itsas abenturazalearen gorabeheretara (Indiana?). Errealizazio tekniko-grafiko bikaina (eta landua Laguionie-ren arabera). Argudioan, irriken eta askatasunaren alde egiten du borroka, borroka egiteari utzi behar ez diogun amets baten alde. Pertsonaien giza ukitu garrantzitsua, hausnartzera behartzen gaituztenak, baina azkenean, entretenitu egiten du, besterik gabe. Zoragarria, geroko hitzaldia, marrazki atzean daugoen “lana” komentatzeko. Azken batean, luxu hutsa

Hong Sang-soo
“The day a pig fell into the well” (CS-Corea Sur / 1996 – 115’) Hong Sang-soo
La curiosidad que despertó la proyección en el Fas de su film Fas zineklubean “En otro país” /Beste herrialde batean (2012) bere  filmean proiektatzeak piztu zuen jakin-minak Sang-soo Hong (abizena) Hego Koreako egile emankorraren atzerabegirako hau aukeratzera behartzen gaitu. Eta zer hobe, jatorrira heldu baino, bere lehen lana (nahiz eta gidoia ez dagokion, salbuespen bat bere ibilbidean). Besterik gabe, “miresgarria”. Mundu berri bat, gizakiaren joan-etorria, sentimendu eta pasioen puzlea. Nor bere naiaren atzetik, beti baten bat bestearen atzetik (bilaketa, engainuak, zapuzketak eta alkohola, nahiko alkohol) eta bizitzak aurrera jarraitzen du.  Magnetismo handiko lana, airean mantentzen zaituena, eta nahiz eta une itogarriak izan, ez du ikustea itotzen, pertsonaiak dira itota daudenak. Errealizazio duina, lehenengo lan honek liluratu egin gaitu, Hong Sang-soo horrek ‘harrapatu’ egiten gaitu, aukera ona… gehiago izango dira.

Sail Ofiziala
“Gabrielle” (Canada / 2013 – 104’) Louise Archambault
Beste zinematografia baterako jauzia (kanadiarrera), beste herrialde bat eta kontatzeko beste estilo bat. Zinema errealista (eta sozial) baten aurrean gaude, ia dokumentala dena, eta ‘emozio’ dosi handiak dituena. Louise-k buruko urritasuna duten bi gazte aurkezten dizkigu, zeinek guraso eta oztopen gainetik aurrera eraman nahi dituzten euren nahiak.  Ikusle gisa, nolabait harrapatuta geratzen zara, batez ere, ‘Gabrielle’-ren interpretazioaren ondorioz. Kontakizun klasikoa erabilita, protagonistak aurkeztuz joaten da, eta hala, bilbean areagotu egiten da, halabeharrez. Desioa errealitatearen aurka, eta butakan zer erabaki hartuko zenuke?
Filmaren une handia, Gabrielle-ren ihesa hiriaren erdigunera bere bikotekidearen bila, bere burua aski dueña, baina benetan, harlausa baten antzera jausten dena,… noraezean, krisialdia,… ez da itzultzeko gai. Errealitate gordina nahiaren jabe bihurtu da. Amaiera “tranpa” musuzapia erabiltzeko, hunkigarria eta asmo handirik gabea.   

Rellumes (Sail ‘irekia’)
“The Don Juans” (Csk-Chekia / 2013 – 104’) Jirí Menzel
Halabeharrak sail honetara ‘Rellumes’ joatea nahi izan du (‘Destellos/Distirak’, lehiakorra, eta estreinaldietakoa, 2009an sortzen dena, zeinetan ikusleek aukeratu egiten duten, eta bertan proposamen arriskutsuagoak aurkezten diren) eta zuzendari horrekin: Jirí Menzel (Fas zineklubean ohikoa dena, altzairuzko oihala zegoenean, artean Chekoslobakiako zinema, “Trenes rigurosamente vigilados”/ Ondo zelatutako trenak”… eta orain bere gain 29 film dituelarik, 1960tik).
“Ziklo” bati buruz arituko bagina bezala, film dibertigarriaren aurrean gaude (atzoko moduan, ordutegi berean) komedia bat beste herrialde batean eta izenburuak engainatu egiten gaitu,  “Don Juan”.  Baina Mozarten “Don Giovanni” erabiltzen du argudiatzeko hari gisa, nahaste komedia honetan, nahiz eta interpretazio onak izan ez du lortzen gora igotzea. Interesari eusten dio ordu eta erdi luzean zehar, gags eta une zoriontsuei esker. Benetan filmaren positiboa da baliabide gutxirekin, erakargarria izatera heltzen dela (istorioan gehiegi erabiltzen da ‘don juan andrezalea’ eta emakume lizunak). Sakonean, gau-ekitaldiak salatu egiten du “hau” berria, antzerkiak kasino bihurtzen dituena. Musika ezagun egiten zaizue… hemendik zinemak kirol- edo moda-denda bilakatzen dira. Hau da, baliteke espero ez dugun Jirí Menzelen erregistroa

Sail Ofiziala
“Blockbuster” (España / 2013 – 103’) Tirso Calero
Kontzeptu anglosaxoi berria…’blockbuster’ (arrakasta handikoa)… ‘best seller’ gisa aurkitu dugu film hau (pelikula…!!!). Tirso Calerok arriskatu egiten du bere bigarren film luzean (“Queridos reyes magos” -2005  film labur eta “Carne cruda” -2011 film luzearen ostean) zuri beltzean, bere gidoiaz.
Ikusmina dago proposamenaren aurrean, duinean eta gehixeago geratzen da. Badirudi aurten “Interpretazioen” urtea dela, zeren eta filmaren balioaren zati handi bat Manuel Zarzo handiaren jardueran baitago (Fernando Estesoren “cameo” txiki bat dago). Aktore “ahaztua” (gidoiaren barruan) berreskuratzeko obsesio horretan, ez du lortzen bidea aurkitzea… eta irtenbiderik gabe geratzen da… bere horretan amaituz.
Tonua triste eta gainbeherakoa da (zuri-beltzak lagunduta), ARRAKASTA arinaren bila eta BIZITZEAZ ahaztu egiten gara. Zinema `berria’ (baliabide gutxirekin) norberak epaitu eta aurkitu behar duena. Eta nahiz eta bereziki ‘urri’ geratu zaigun, begirune osoa zor diogu. Atze oihalean zinema egitearen erraza eta zaila.

Hong Sang-soo
“Woman is the future of man”  (CS-Corea Sur / 2004 – 88’) Hong Sang-soo
Lehenengo lanetik 5. film luzera, “La mujer… futuro del hombre”. Botere magnetikoa Poder Sang-soo-k gugan eragiten duena; hortaz, geure burua eramaten utziko dugu. Nerabeek bere idoloaren aurrean dagoen bezala. Eta 2. emanaldi (pertsonal) honetan ez zigun huts egin, Ekialdean zeharreko ibilbide horrek, kontatzeko “modu” eta gidoi menderatzaile horrekin.  Lehenengo segundotik aurrera bizia…eta laburra aurkezten zaigu. Hong jaunak ez ditu ihesarako bideak zabaltzen, harrapatu egiten zaitu.. eta kito! (baliteke guztiz kontrakoa ere gertatzea, baina zalantzan jartzen dut). Adi egon behar da, beldurrak airean mantentzen zaitu, litekeena da ezer ez gertatzea baina…zu hortxe, begiak kliskatu barik. Are gehiago, ankerkeria pantailaren jabe bihurtzen denean, bere aztarna uzten dizu.
Irtetean analisia etorriko da (hau eta beste batzuk), baina filmaren  soinu eta irudia dagoeneko zure buruan daude. Eta bitxiena da ordu eta erdi eman duzula butakari ‘lotua’ konturatu gabe. Egia da berdin dela istorioa bera. Bi lagunek berriro egiten dute topo, hitz egin, jan eta edaten dute… eta testuak bildu egiten ditu, atzera pausoa, aurrera pausoa…eta azkenean emakumea… etorkizuna izango da ala ez?
Sang-soo-ren bitxiena da denak berdin dirudiela, baina bestelakoa dela… ibaian zehar doan ura ikusten duzun bezala. Liluratu egiten gaitu.

Sail Ofiziala (Lehiaketatik kanpo)
“A promise” (Fr-Francia-Bel / 2013 – 95’) Patrice Leconte (Epaimahaiko presidentea 2013)
Beno, beno, beno (itxarotekoa zen…). Hasiera batean, ‘pisuzko zinema’, zuzendari bikaina, aktore onak, kokalekua,…
Rebeca Hall (ederra eta fina), Alan Rickman (‘senarraren’ paperean), Richard Madden (gazte maitemindua, ‘triangeluaren’ hirugarren erpina)… Alemanian baina ingelesez egiten dute…hum!!! Frantzia-Ingalaterra-Alemania…industria iraultza, gerra aurrekoa,…Osagai guztiak drama baterako.
Zertxobait kostunbrista gertatzen da eta zerbait ‘XIX. mendekoa’ XXI. mende honetan, horrela, onena…eramaten uztea. Ezer berririk, maitasun ‘erreprimitua’… ‘eztanda egiten’ ez duena.
Handiena izan zen Patrice aretoan egon zela, filmaren nondik-norakoak azaltzen, jatorrizko eleberria, zergatik ingelesez,… Stefan Zweig (1881-1942) austriarraren eleberria, Alemaniara eraman zuena errodajea egitera eta ingelesez.
Errealizazio ona, baina gainbeheran doan istorioa, drama, ezinezko maitasuna…’atzoko’ filma. Maitasun errepresioa, ikuslea itotzen duena. Amaierarik gabeko triangelua, ‘plantak’ egitekoaren aldekoa, zeinek pertsonaia guztiak ezabatzen baititu. Eutsitako pasioa eta frustrazioa…baita guretzat ere.

Sail Ofiziala
“Los apaches” (Fr / 2013 – 82’) Therry de Peretti
Korsika, uda, beroa…asperraldia eta atzean inmigrazioa (Argeliakoa, kasu honetan).
Gazteen lehen saioa (Xixónen gaude), txarto hasi, baina okerrago amaitzen dena. Oztopo handirik gabe Thierry de Peretti Korsika berezi eta udako batean zehar dabil, eta hala ere errealizazioaren ondorioz, aztarna gutxi utziko du ikuslearengan (nahiz eta heriotza bortitz baten  ‘eragina’ izan).  
Nahita edo ez, filmak Gediguian-en Marsellara eramaten nau (agian beroagatik, gaiagatik…). Thierry aktore berriekin ausartzen da, paper txarrik jokatzen ez dutenekin eta ‘asmo oneko’ filma burutzen du, baina ez gehixeago. 82. minutuan filma sakabanatu egiten da apur bat, eta nahiz eta alderdi positiboak egon, ez dute lortzen gidoi ona egitea, edo ez dira atalak ondo ahokatzen. Eta horrek nola bukatu behar den ez dakielako sentsazioa ematen du.
Gazteen gaiak, Donostian aurkeztutako Gracia Querejetaren “Quince años y un día” istorioaren antzekoa (hurbiltasunagatik, alderdi batzuk gogorarazten dizkigu…).
Gazteak, desorientazioa, inmigrazioa,… eta bukatzeko ‘hildako bat’.
Zuzendariari galdetu beharko diogu izenburuaz… Iparamerikako mendebalde basatiaren nahastera, eta hala ere Mediterraneo aldean gaude, eta ‘Korsikako’ gutxi.

 

AnimaFICX
“Patema inverted” (Jp-Japón / 2013 – 99’) Yasuhiro Yoshiura
Zinemaldian gertatu zen bezala, eta jaialdietan ANIMAZIOtik lehen mailako zinema aldagai bat (eta helduentzat) egiteko  borondate handia dagoela eta, animazio film bat aukeratu dugu FICXixón 51. edizioari gure agurra emateko.
Gorputzerako animazio pixka bat, ez dator txarto. Yasuhiro Yoshiura-ren  (1980) manga japoniarra, zein bere 9. lana den (ez beti filmak), izan ere, azken hau beraren ‘papereko’ lan batean oinarritzen da. Lan horretan ongia eta gaizkiaren arteko borroka erakusten digu eta batez ere gizakiaren gaineko menderakuntzari buruzkoa (orwellen gerizpea eta bere 1984). Filmak arrazoi, sentimendu eta maitasunari egiten dio erreferntzia, teknologiak eta egunerokotasunak menderatuak ez izateko. Badago sekuentzia bat Pink Floyd-en  ‘The wall” gogorarazten duena…“another brick on the wall” eginez. Errealizazio teknikoa eta ohiko koloreak, gainera, amaiera zoriontsua duelarik. Horregatik ‘kalea’ izango da errealitatera eraten gaituena (Dena ez da ondo bukatzen)

* FICXixón-ekiko topaketa pozgarria, zeinetara Wert-ek kultura arrazoitzeko aldi honetan sarrarazten gaituen, abangoardian mantentzeagatiko borroka. Kasualitatez ere Nacho Carballorekin egin ahal izan genuen topo )zinemaldiko zuzendaria). Guri bezala, Fas txit gorena, FICXixoni ere bizirauteko borroka ezkutua suertatzen zaio… Biziztza luzea! Xixon, egonaldia merezi duen hiria, bere jendeak eta gastronomiak  maiteminduko zaituzte (puff!! publizitaterako atera zait, baina egia da). 

 

Bukatuko dut 51. Garaipen-zerrendari (2013) aipamen laburra eginez bukatuko dut.

1. saria: “Ida” Pawel Pawlikowski (+ Z. Artistikoa eta Epaimahai gaztea)
Zuzendari Onena: Jeremy Saulnier “Blue ruin”
Aktore onena (Emakumezkoa): Agata Kulesza “Ida”
Aktore onena (Gizonezkoa): Alexandre Landry “Gabrielle”
Gidoi onena: Pawel Pawlikowski / Rebecca Lenkiewicz “Ida”
ANIMAFicx: “The fake” Yeon Sangho // “Cheatin’” Bill Plympton

  • Aipamena AnimaFicx: “Patema inverted” Yashuhiro Yoshiura