FICXixón 49º (2011)

49 festival de Xixon

DE SAN LORENZO, PLAYA, A CIMADEVILLA...FICXIXÓN 2011 KRONIKA

Asturiasko lurretara jo dugu ikusminez, euri zaparrada itzelak hartu gaitu. Baliteke zinemaldiaren edizio berria sustatzeko izatea “fruitu mamistuak” sor ditzan. Zinemaldi bakoitzean bezala kalitate zinematografikoa arakatuko dugu ( kalitatea eta kantitatea). Xixon zinemaldi hurbila eta zuzena da (handikeria eta xarmarik gabea), film bakoitzak harrapatu egiten zaitu edo gorrotatu egiten duzu, ez dago erdibiderik... beti ere arriskua da eta hori, gozamena da.
Asteburu bateko ohartxo laburrak.
Lehenengo harraldia!... Akzioa!

Sail ofiziala  “Les Geants /Erraldoiak Bouli Lanners -2011 (84’ – Bel/Fr/Lux).
Erraz esan genezake halabeharrak jarrarazi digula edizio honi deitzea: NERABEZAROA zeren eta “zorionez” gai hori izan baitugu film gehienetan (kontatu barik Enfants Terribles atala, gai horretan ere kokatua eta ia orain dela 49 urte zinemaldiaren jatorria).  
Belgikako zuzendari honen hirugarren filma, zeinetan leku zoragarria aurkezten baitigu, baina errealitate gordina. Presaka dabilen gizarte horrek balio nagusiak atzean utzarazten dizkigu: maitasuna eta itxura, eta Boilik hiru “nerabe” aspertu eta bertan behera utziak aurkezten dizkigu, lur ederrean, baina era berean etsai. Larunbat arratsaldeko film xumea, argazki ederrekin, baina abiada hartzen ez duen gidoi bat duelarik, joan eta etorria egiten du, gauzak adierazten dizkigu, baina... azken batean, noraezean, patuaren esku, adin horretan (13-15) kanoi bazka gara /dira. Boulik Erraldoi izena eman die, baina zelako egoeretan sartzen dituen!...

Sail Ofiziala  “La guerre est declarée /Gerra piztuta dagoValerie Donzelli –2011 (100’ – Fr).
Apustu ausarta Valerie konprometituarena, Frantziako aktore eta zuzendaria (aktore gisa, “7 ans” filmean ikusi dugu Jean Pascal Hattu –febrero 2009-). Hasiera batean doku-drama bat iruditu ahal zaiguna (bikote protagonistaren benetako istorioan oinarrituta) gainditzerako argudio bihurtu da. Ez da negar egiteko erraza (malkoren bat atera egiten da) baizik eta geruza batzuen bidez, estaldu egiten du harrapatzen zaituen istorioa. Zenbaitetan musika baliabideak erabiltzen ditu, tentsioa arintzeko, eta hala, oreka lortzen du narrazio eta errealizazioaren artean. Merezi du ikustea, ez da, agian, azken maisu lana”, baina gozamena uzten zaitu eta ZINEMArekin topo egiten duzu berriro.

Sail Ofiziala  “Dark Horse /Zaldi beltzaTodd Solonz 2011 (84’ – USA).
Hortxe doa!...Todd Solonz... Solonz / Xixón topaketa berria,... ikusminez gaude.
Seigarren filma, zein Todd-ek aprobetxatzen duen hamaika pitzadura duen gizarte amerikarra irudikatzeko. 16 años después de “Welcome to the Dollhouse”1995 filma egin eta 16 urte igaro ondoren, pertsonaien kutsu ankerrari ere eusten dio; pertsonaiak ia konponbiderik gabekoak, inguruko gizarteak behin eta berriro jipoitutako pertsobaiak. Kasu honetan estetika arretik ateratze da “ia Naïf” kolore batera pasatzeko, baina muinean ez dago “ganorarik” (ospetsu horrek zioen bezala). Nahiz eta beraiek kolorea eman, hutsunea antzekoa da. Bi pertsonaia, hasieratik galtzaile gisa markatuak, elkarrekin topo egiten dutenak eta agian topaketa horren bidez lortuko dute batak besteari laguntzea... baina ez. Agian Todd aurreko batzuetan baino neurritsuago agertuda, nahiz eta berberari ekiten dion, hau da Woody Allen bezalakoa, azken hau saiatzen zenean “psikoanalistarekin”. Gizarte “eredu” horretan karrakatzea eta ezer ez topatzea, edo bai... ankerkeria.
Interpretazio lan bikaina Justin Bartharena, Mia Farrow, Christopher Walken edo Selma Blair oso ondo babestua, o (la otra perdedora).
Agian, gehiago espero genuen...
“Dark Horse”, metafora, ezerezetik sortzen den zaldi hura garaitzeko, ez utzi adarra jotzen,... ironia da, nire ustez, edozein familiatan dagoen “ardi beltza

Michael Glawogger retrospectiva “Das vaterspiel /Aitaren papera (Kill daddy good night)” 2009 (117’ –Al/Fr/Austria)
Xixónek aurkitu du Michael Glawogger Austriako zinemagilearen figura, hura dugu Ulrich Seidl-en kidea (biak ala biak ezagunak alde honetan). Sei urte luze daramate, euren laugarren edo bosgarren emanaldia den honetan (2009an bi film burutu zituen) istorio bihurria aurkezten digu.  
Izen ingelesari lotzen bagatzaizkio, zinemaldietan zehar daramanari, “istoria”-ri buruzko pista ematen digu, nazien iragana, europa ertainean oraindik bizirik dirauena. Konplexu samarra, bere ibilbideagatik, Austria, Lituania, Estados Unidos...eta beste zenbait leku. Istorio eta sakontasun handiko  pertsonaiak nahasten dira. Eta kontuan hartzen badugu hiru maila dituela, ikusle gisa apur bat adigalkor sentitzen zara... eta ez duzu somatzen jarraitu beharreko bidea. Hori gorabehera, hiru istorioetatik edozein, zuzendari “berri” (dokumentaletan aditua) honen gaitasunak azaltzen ditu.  Agian nire kasuan eraginkortasuna galtzen du, orientazio ez hori dela eta. Filma hasten da (narrazioaren bidez) 1917ko iraultzan eta Lituaniarako migrazioan...eta hortik Austriako bihotz elurtura, “Amerika” eguzkitsuan bukatzeko. Eta nahiz eta galtzen ez zaren narrazioari dagokionez, interesak behera egiten du, geroago piztuko bada ere. Dena den, zerbaitek esaten dit merezi izan duela.

Sail ofiziala  “Play /Juego Ruben Östlund 2011 (118’ – Sue/Fr/Din)
Ruben Östlund-en hirugarren filmaren aurrean gaude, baliabide gutxirekin egina (eta Betacam digitala, nabaria da eta), baina tona handiko “zama” batez.  Nerabeak, emigrazioa, hezkuntza, begirunea, toerantzia, hau guztia biltzen da Europa iparraldeko...film ausart eta harrigarri honetan. Ez dakigu hurbil edo urrun, baina hortxe dago. Benetako gertaeretan eta aro jakin bati dagozkionetan oinarritua dago. Istorioaz gain, zuzen eta argia, harrigarria da gaztetxo horien interpretazioa, zeinek dokumental itxura ematen dioten euren bat-batekotasuna dela eta. Film hori ikustea merezi du, gabezia batzuk baditu ere. Gidoia oso sakona da eta oso markatua du nora joan nahi duen. Errealizazioa xumea da, baina egokia.
Bada hori, tituluari ohore eginez è Play!  (adiera askorekin)

Sail Ofiziala  “Iceberg” Gabriel Velázquez 2011 (84’ – Esp)
Azpitituluaren ohorez: nerabezaroa berriro ere nerabeei buruzko egoera batean sartzen gara. Lau pertsonaia (2 + 1+ 1) paraleloan dabiltzanak eta une batean gurutzatzen direnak. Denborak aurrera egiten du gertaera berezerik gabe, baina murgilduta (Tormes ibaia, lekuko) gertatzen da bilbe nagusia zeinetan gertaera batzuk ez diren ikusten, baina susmatzen diren. Gabriel urrun geratzen da, egoera aspergarriak baino ez ditu aurkezten. Kontenplaziozko filma, zeinetan gertaerak ez diren gertatzen, eta ikusleak itxarote horretan higatu egiten ditu... Amaiera poetikoa baina ezer gehiagorik ez. Baliteke gaur egungo adierazpen zinematografikoa izatea... intuiziozko garapena, ez da ezer gertatzen, baina gertatu egiten da... ikuslea da osatu egiten duena.

Rellumes  “Osmdesát dopisü /Larogei gutun (Eighty letters)Vaclav Kadmka 2011 (75’ – Txk)
Begirada nerabearekin  jarraitzen dugu. Kontenplaziozko lasaitasuna. Baliabide gutxi, baina asmo handia. Kontua da errealizazioan agortuz doala, nahiz eta ekintzan apurka-apurka doan aurrera. 60 minutuan, amaiera eskatzen da... eta hori kontuan izanik 44 gutunean ixten dela. 80ko urteak dira, oraindik harresia zutik dirau, eta mendebaldera igarotzeko gogoa ia obsesio bihurtu da.

Sección Oficial  “Low life /Bizimodu baxua Nicolas Klotz/Elisabeth Perceval 2011 (120’ – Fr)
Itxaropen handiak Nicolasen azken proiektuaren aurrean Elisabethekin. Erabateko hasiera du, bikaina, narrazio teknika ugari erabilita, sotiltasunez istorioan sartuta. Mugimendu espiralak...harreman espiralak, eta bilbe erakargarria duelarik. Baina aurrera doan heinean, trabatu egiten da... bigarren film batez arituko bagina bezala. Hala “entsaladarako osagai gehiegi” ditugu eta eta bigarren atal honetan harreman bat obsesio eta protagonista bakarra bihurtzen da. Nerabezarotik (beste film batzuk) unibertsitatera eta horren zokoetara joan gara, nolabaiteko thriller politikoa (ikasleen mugimenduak) eta isilpeko inmigrazioa, “fou” maitasunean jausteko. Interesa badu, baina bat-batean buelta eman du eta interesa “husten du”. Pena bat da...Itxura ona zeukan.

Michael Glawogger retrospectiva “Contact hihg /Kontaktu altua” 2009 (98’ – Austria)
Zinemaldiaren ezustekoak, urte bereko zuzendari beraren bigarren proiektua. “Das vaterspiel” filmari dagokionez erabateko erregistro aldaketa suertatu da. Iruzkinak eta gonbidapenak. Bikaina (eta karrankaria) den filmaren aurrean gaude, zeinetan etengabeko gidoiarekin, barrea irribarreari darraio eta azken hori barreari. Horretan Michaelek muga eta sentimenduekin jokatzen du, baita estereotipoekin ere, txikleak balira bezala luzatuz. Lehendabiziko azterketak xumea izateagatik arbuiatzera eraman gaitzake, baina barruan gidoi lan serioa dauka, planifikazioa ere ederra du.  “Look” hippy-lisérgicoa izanik, grafismoa barne. Beraz, sorpresa bikoitza, aipaturiko zinemagilearen asmo ona berrestea eta kontatzeko ahalmena (bata serioa eta bestea txantxa). Jarraitu beharreko zuzendaria...gainera, lehenengo edizio honetan bere azken filma ere aurkeztu digu “Whores glory” dokumentala zeinetan munduko prostituzioa salatzen baita, beste aldaketa bat.

Bertrand Bonello retrospectiva “Le pornographe /Pornografoa” 2001 (108’ – Fr/Can)
Aretoan bertan dagoela, zuzendariak aitortu egiten du berak daukan “Nouvelle Vague”-ren eragina, baina, halaber esaten du beste begirada batez (bestela begiratuta).  Hala ere, film honetan “N.V”-ren eraginak pisu handia du, gainera esan zuen Jean Piere Léaud aktoreari egingo zion omenaldia dela; aktore hau zutabe nagusia izan da “N.V”-en eta gaur dagokigun filmean aktore erabakiorra izan da. Berak aitortuta, istorioak bigarren irakurketa bat dauka bere baitan: aita-semea / semae-aita, bigarren maila gisa geratzen da, baina filmaren muina da. Sentsual eta sexuala (esplizitua, horregatik irabazitako...epaiketeken), baina bigarren mailan Bertranden arabera. Egia da Bonello behatzaile eta deskribatzailea, eta eszenaratzean arduratsua ere bai, guztiak du azalpena. Urratsez urrats interesa piztuz doa, gidoi sendoak babestua, baina presarik gabe, bere lasaitasun eta erritmoaz. Gozamen hutsa.

Sail Ofiziala  “El estudiante” Santiago Mitre 2011 (114’ – Argentina)
Beldur apur batez, lehendabiziko ordua 9:30, bi ordu, argentina... ufff! Bada, oker. Lehenengo sekuentzietatik erakartzen hasten da... off ahotsak kokatu egiten zaitu (eta azpitituluak, zein zenbait ataletan , beharrezkoak baitira). Bilbea, hasieran erraz samar hasten da, ikasle giroan (harridura, heziketa metodoa) eta zail eta zailago bihurtzen da, onartu ere egin gabe 114 minutuak astun bihur dakizkizun. Bilbea gero eta konplexuago bihurtu eta konpondu egiten da, egoera berriei aukera emanez. Bikain tratatua dago emozio- eta harreman bere joan-etorriekin. Aktoreak erraz egiten du, interpretazio bikaina izan barik, pixkanaka-pixakanaka norberaren arreta lortzen ari da. Baita gainerako aktore taldeak, zeinek maila ematen baitu istorio bikaina lortze aldera. Harrapatu egiten zaitu, bai, Santiago Mitreri birirbil atera zaio.

Emanaldi berezia  “Los muertos no se tocan, nene” José Luis García Sánchez 2011 (90’ – Esp)
Gure egonaldiaren amaiera gisa, Rafael Azconaren (“El pisito”, “El cochecito”) libretoaren gaineko proiektu bat ikuskatu dugu, zein  García Sánchez, Bernardo Sánchez eta David Truebak berriro hartu zuten gozamena eragiteko. García Berlanga, Bardemen oroitzapenak. 1950eko birsorkuntza, Logroñon, tipiko eta topikoekin (Bilboko bat ere barne–Alex Angulo-). Aktoreen lan bikaina eta gidoi ona, baina emaitza herren samar geratu da, edota denboraz kanpo. Ez gaitu erabat erakarri egiten...irribarreak eta zertxobait gehiago. Denborak ez du alferrik aurrera egiten. Azpimarratu egin behar da gidoigileen  ahalegina Azconaren proiektua nolabait bereskuratzearren.   

Sarituen zerrenda

Idazteko unean, dagoeneko egon da prest sarituen zerrenda, baina ohar eta ideiak lehenagokoak dira. Zorionekoak izan gara.

Film luze onena: ex aequo >>

“La guerre est declarée” Valerie Donzelli eta “El estudiante” Santiago Mitre

Film labur onena: ex aequo >>
“At the formal” Andrew Kavanagh (2010-Australia) eta “Meteor” C. Girardet/ M. Müller (2011-Al)

Zuzendari Onena: Ruben Östlund “Play”
Aktore Onena: Valerie Donzelli “La guerre…”
Aktore Onena: Jérémie Elkaïm “La guerre...”
Gidoi Onena: Santiago Mitre “El estudiante”
Arte Zuzendaritza Onena: Elena Zhukova “Faust” Alexndr Sokúrov (2011 / 134’ – Rusia)

Especial Jurado: “Take Shelter” Jeff Nichols (2011 – USA)
Aipamena: “Iceberg” Gabriel Velásquez
Herria: “Tomboy” Céline Sciamma (2011 – Fr)
Fipresci: “Terri” Azazel Jacobs (2011 – USA)
Epaimahai gaztea, luzea: “El estudiante”
Epaimahai gaztea, laburra: “voice over” Martín Rosete (2011 – Esp)