WRITING ON THE CITY

WRITING ON THE CITY

Bilbon estreinaldia.

Gonb.: Oskar Alegria, ‘Punto de Vista’ Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria

Teheranen horma-irudi eta pintada politikoen erabileran zeharreko ibilbide historikoa saiakera formatuan. Film honen egileari bere herrialdean sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorradako kondena jarri diote. Keywan Karimi-k, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpen-askatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere. Iraultzak eta haren aurkako mugimenduek aerosolek, gauaren konplizitatearekin, “behera diktadura” idazteari uzten ez dioten hormetan hitza hartzeko borrokatu dute.

Areto orria

 

2016/10/11 · WRITING ON THE CITY ∙ Iran ∙ 2015 ∙ 60 min ∙ Zuz Keywan Karimi ∙ G Keywan Karimi · Arg Arasto Madahi Givi · Mnt Farahnaz Sharifi · M Bamdad Afshar · Prd Keywan Karimi · Akt Dokumentala