Las vidas posibles

Las vidas posibles

Istorioa ia osorik Argentinako hegoaldean dauden alderdi bikain eta hotz-hotzetan gertatzen da, eszenatoki hauek lasaitasuna eta aldaezintasuna adierazten dute. Haraino joaten zen beti Luciano, negozio bidaiak zirela-eta, baina halako batean, ez zen berriro itzuli etxera. Emazteak, bat-bateko desagerpen hau dela eta, hegoalderantz abiatu zen beraren bila, eta haren berdin-berdin batekin nahasian geratu da sentimenduei dagokienez, nor den nor eta bera ere nor den gehiegi axola gabe. Sandra Gugkiottaren metraje luzeko bigarren filmak, lehenengo plano hutsa eta ia hitzik gabea denak, buru egiten die ikusleei, harritzen duen orainaldiari aurre egiteari uko egiten dion emakume baten mekanismo psikologikoak argitzeko.

2009/11/10 · LAS VIDAS POSIBLES · Argentina · 2008 · 80 min · Zuzendaritza: Sandra Gugliotta · Gidoia: Sandra Gugliotta · Argazkia: Lucio Bonelli · Muntaketa: Juan Pablo Di Bitonto · Ekoizpena: Angel Films, Fieber Film, 16M, Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) · Aktoreak: Germán Palacios · Ana Celentano · Natalia Oreiro · Osmar Nuñez · Marina Glezer.