VICTORIA

VICTORIA

Victoria pelikulak ez du ikuslea epel utziko. 140 minutuko plano sekuentzia bakarra duen film ausarta da.
Zuzendari, gidoigile eta aktore ezaguna den Sebastian Schipper-ek eskeintzen digu luzemetraia liluragarri eta berritzaile hau. Victoria (Laia Costa), Berlinen bizi den espainiar neska gaztea da. Gau batean, Kreuzberg auzoan lau gazterekin bat- bateko topaketa izan eta gero, horiekin biziko dituen gertaera ikaragarriek bizitza zeharo aldatuko diote.
Film frenetiko eta era berean existentziala, ikuslea hipnotizaturik uzten duena. Horretarako eszenaratze indartsu, ikusgarri eta bikaina darabil. Sebastian Schipperrek ez du treguarik utziko azken minutu arte aurkezten duen thriller latz eta zantar paregabe honetan.
Ezin utzi aipatzeke Laia Costa (Victoria) aktorearen lan itzela, gaztea izan arren maixutasun eta karisma handiz antzeztu bait du.

Areto orria

 

2016/01/26 · VICTORIA ∙ Alemania ∙ 2015 ∙ 140 min ∙ Zuz Sebastian Schipper ∙ G Olivia Neergaard-Holm eta Sebastian Schipper ∙ Arg Sturla Brandth Grøvlen ∙ Prd MonkeyBoy / Deutschfilm / Radical Media ∙ Akt Laia Costa · Frederick Lau · Franz Rogowski · Max Mauff