Begoña Vicario

Begoña Vicario
Tucamon

Ez ezazue galdu Begoña Vicariok, linean, CAMON elkarteari eman zion "Visiones femeninas: Begoña Vicario, arquitectura de sueños animados" Ikasgai Magistrala. Bertan, bere jarduerari eta bere Haragia lanari buruz hitz egiten du bai eta teknika ezberdinak eta ikasleen lanak azaldu ere.

Begoña Vicario Caracas-en jaio zen 1962ko Martxoaren 3an. E.H.U.-ko Arte Ederretan lizentziaduna, hemen jarraitzen du irakasgai ezberdinak ematen, bereziki, irudi-animazio irakasgai. Horrez gain, animaziozko zinemagintzaz artikulu ugari argitaratu ditu bai eta Euskal Herriko animazio esperimentalaren zinemari buruzko liburu bat idatzi ere. Hau izan zen, hain zuzen ere, bere doktoretza tesiaren gaia.

Bere gaztetxo harotik, animaziozko zinemagintzazko lotura estua ekarririk, 80ko hamarkadako erdian Moskuko Pilot ekoizle aldera jo zuen hilabete batzuetarako, mugimenduaren sormenean trebe izateko asmotan. Hona itzulita, ohizko animazio eta animazio esperimental ikasketak egin zituen Jon Etxebeste irakaslearen eskutik eta honek, 1993.an "Geroztik ere" bere lehenengo laburmetraia burutzeko adorea eman zion. Esperientzia horrek bere lanak hura berak ekoiztera eraman zuen eta horrela 1996an "Zureganako grina" y "Pregunta por mí" laburmetraiak burutu zituen. Bi laburmetrai hauek area teknikaren bitartez eginak daude eta sari ezberdinak jaso zituzten (Goya saria bat haien artean). “Haragia” bere azken lana da eta orain arte Tanpere, Toronto, Bankuber eta Londreseko Zinemaldi ospetsuetan ikusi ahal izan da.

Filmografia: Geroztik ere (1993) · Zureganako grina (1995) · Pregunta por mí (1996) · Haragia (1998)