VA, VIS ET DÉVIENS

VA, VIS ET DÉVIENS

Izenburu osoa beste bat da: “Va, vis et déviens”: “Zoaz, bizi, eta hel zaitez izatera”. Hirugarren aditz honek beste biei eransten diena ez da espainierazko bertsioan ageri: “¡Vete y vive!”. Baina, hirugarren aditz horretan datza dramaren gakoa.

Salomon erregea eta Etiopiako Saba erregina elkartu egin ziren, eta tradizioak haien ondorengotzat dauzka Etiopiako “falashas” judutar erlijiokoak. Mila urte baino gehiago eutsi diote euren erlijioari, eta beltzak dira. Eta zinezko judutar guztiek legez, promestutako lurraldera itzuli nahi dute. Protagonista ume bat da, katolikoa, ez falasha. Baina, bizirik irauteko bide bakarra ikusten du bere amak, judutzat har dezala jende guztiak. Horrela baliteke ez hiltzea, zeren horixe da datorkiona errefuxiatu- landetako bizimodu latza uzten ez badu. Bera kristaua da, baina judutarren portaera izan behar du besteen aurrean. Borroka moral hau filmaren ardatza da, baita protagonistaren bizitza osoaren ardatza ere.

Areto orria

2012/04/17 · VA, VIS ET DÉVIENS · Francia / Israel ∙ 2005 ∙ 140 min ∙ Zuz Radu Mihaileanu ∙ G Radu Mihaileanu eta Alain-Michel Blanc ∙ Arg Rémy Chevrin ∙ Mnt Ludo Troch ∙ M Armand Amar ∙ Prd Denis Carot, Marie Masmonteil eta Radu Mihaileanu ∙ Akt Yaël Abecassis ∙ Roschdy Zem ∙ Moshe Agazai · Moshe Abebe