Alfonso C. Vallejo

ALFONSO C. VALLEJO

Alfonso C. Vallejo (Bilbo, 1956), Informazio Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, telebista zuzendaria eta Ikuskizun eta Ikusentzunezkoen Zuzendaritzako irakaslea. Gaur egun, Film and Video Directing (Errealizazioa Zine eta Bideoan) ikastaroa ematen du ingelesez. Aurretik bere lanbide karrera aurrera atera du hainbat telebistatan, 1986an hasi zen saio eta spots asko eginez K-2000 ekoiztetxearekin. Geroago, Noski productionsekin Club Disney saiaorekin aritu zen, 1990etik TVE-1k emandako Saioa. Horrekin batera zine munduarekin erlazionatutako zenbait atal egiteari ekin zion Canal +erako. 1997aren hasieran Satelite Digital Kanalaren (egun Digital +) langile plantilan sartu zen errealizadore Takilako autopromozioan, ikusteagatiko ordaindu beharreko kanala. Ondoren eta Sogecableren barruan ere, errealizazio zuzendari kargua izan zuen Estilo Kanalean eta Bidaiatu Kanalean. Irakasteko jardueraz gain 2003tik, Juan B. Heinink-ekin batera egin du lan azken urteotan, Espainiako Zine Katalogoa idazten. Fikziozko Filmak 1931-1940.

Alfonso C. Vallejo gurekin izango da Zineklubean Exit through the gift shop filmaren emanaldia aztertzeko, Banksy artista bikain eta eztabaida-sortzailearena.