URTE BERRI ON, AMONA!

URTE BERRI ON, AMONA!

Sesión en colaboración con ZINEBI · Proyección en el teatro Campos (sala Cúpula) · Al terminar la proyección tendrá lugar un concierto de rythm & blues a cargo del grupo Los fastuosos de la ribera.

Komedia beltza da “Urte berri on, amona!”, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du; beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da. Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

2012/11/13 · URTE BERRI ON, AMONA! · Euskadi ∙ 2011 ∙ 107 min ∙ Zuz Telmo Esnal ∙ G Telmo Esnal eta Asier Altuna ∙ Arg Javi Agirre Erauso ∙ Mnt Raúl López ∙ M Javi P3z ∙ Prd Xabier Berzosa, Iñigo Obeso eta Iñaki Gómez ∙ Akt Montserrat Carulla · Josean Bengoetxea ∙ Nagore Aranburu ∙ Kontxu Odriozola ∙ Pedro Otaegi