URREZKO ERAZTUNA

URREZKO ERAZTUNA

Para la presentación de la sesión y el coloquio contaremos con la presencia de Jon Garaño, director y Unai Guerra, responsable de grafismo de “Urrezko eraztuna”

«Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala, kendu egiten zuen hatzetik eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan.

Handik marea batzuetara izebak, legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean.

Eraztuna garbitu, eta grabatuta zituen letra eta zenbakiei jarri zien arreta. Gezurra zirudien arren, gurasoen ezkontza eguna ematen zuten aditzera datak eta inizialek. Itxura guztien arabera, aitak berak harrapatu zuen eraztuna jan zion legatz hura. Itsasorik zabalenean. Udako gau bareak barruko haizea dakar eta oroitzapenak.

Kasualitateak orbita zabal-zabaleko planetak direla otu zait zeruari begira. Behin edo behin ageri dira bakarrik. Eraztunarena kasualitate handiegia da. Baina ez du axola. Inportanteena orain hauxe da: urte askoan eraztunaren istorio hori sinesgarri egin zitzaiela gure haur adimen txikiei.

Gauez, itsasoak legatz baten distira du. Izarrek salto egiten dute ezkaten antzera». Urrezko eraztuna, Kirmen Uribe

Areto orria

2012/05/15 · URREZKO ERAZTUNA · Euskadi ∙ 2011 ∙ 7 min ∙ Zuz Jon Garaño ∙ G Kirmen Uribe ∙ Arg Javi Agirre Erauso ∙ Mnt Jon Garaño ∙ M Mikel Urdangarin ∙ Ani Kote Kamacho ∙ Prd Jose Mari Goenaga eta Moriarti Produkzioak ∙ Akt Alaitz Eguren ∙ Kepa Errasti