Tulpan

Tulpan

Premio de la Juventud eta ‘Un Certain Regard’ 2008 Cannes-en.

Errusiako armadan soldadutza amaitu eta gero, Asa gaztea bere sorlekura itzuli da, Kazakhstango estepetara, senarrarekin eta seme-alabekin arreba bizi den etxera. Lekuan egin daitekeen lanbide bakarrean dihardute haiek, artzaintzan, hain zuzen ere. Asak bere kontura bizitzen jarri, bere ardiak erosi eta familia bat osatu nahi du. Gauza bat falta zaio, ordea: emakume bat.

Areto orria

25/01/2011 · TULPAN · Alemania / Kazajistán / Polonia / Rusia / Suiza · 2008 · 100 min · Zuzendaritza: Sergei Dvortsevoy · Gidoia: Sergei Dvortsevoy eta Gennadi Ostrovsky · Argazkia: Jolanta Dylewska · Muntaketa: Petar Markovic eta Isabel Meier · Aktoreak: Askhat Kuchinchirekov ∙ Samal Yeslyamova ∙ Ondasyn Besikbasov