TONI ERDMANN

TONI ERDMANN

Bilbon estreinaldia

Emanaldi Berezia: Toni Erdmann aurrestreinaldia · Golem zinemetan emanaldia (areto 1)

Maren Ade (Karslruhe, 1976) zuzendari alemaniarraren 2. aldia da hau Fas zineklubean. Lehenengoan Alle anderen / Gure artean (2009) filma eman genuen inpresio ona jasoaz. Oraingoan Toni Erdmann behin eta berriro saritua izan den pelikula aurkeztuko dugu. Komediara iristeko erabiltzen duen estilo bereziarekin, Maren Ade nazioarteko kritika eta publiko osoa bereganatu ditu. Bide honetan lortu ditu FIPRESCI 2016 (Cannes Zinemaldian) eta Europako Zinema Sari Nagusiak (azken hauek ia kategoria guztietan).
Harremanei buruzko istorioa: izaera indartsua duten aita eta alaba, mundu desberdinetatik eramango gaituzte. Maren Ade-k bere pertsonaiak “bilaketa” batean jartzen ditu. Gizakiok pentsatzen dugunean dena lortu dugula, hortxe dago Maren Ade guztia hankaz gora ipintzeko. Umorea eta drama bikain eta armoniaz erabiltzen ditu, oreka perfektua lortuz.
Espero dezagun Maren Ade-k bere estilo aparta hori ez dezala gal.

 

2017/01/17 · TONI ERDMANN ∙ Alemania ∙ 2016 ∙ 162 min ∙ Zuz Maren Ade ∙ G Maren Ade · Arg Patrick Orth · Mnt Heike Parplies · Prd Komplizen Film / Coop99 Filmproduktion / KNM · Akt Peter Simonischek · Sandra Hüller · Lucy Russell · Michael Wittenborn