Tiro en la cabeza

Tiro en la cabeza

Ion itxuraz gizaki arrunta da. Goizean jaikitzen da, gosaltzen du eta bere gauzak atontzen ditu. Gau bateko jai batean neska bat ezagutu du. Elkarrekin ematen dute gaua. Bere bizitza izu barik gertatzen da. Egun batean beste bi lagunekin auto batean sartzen da. Frantziako muga zeharkatzen dute. Errepideko kafetegi batean ustekabeko elkartze baten ondorioz kale jantzian doazen bi goardia zibil hil dute.

Teleobjektiboz filmatua da, muntaia errazegiaz, Rosales-ek proposamen bat sortzen du, gaur egungo Espainiako zinemagintzaren atal handi baten estetikak erabat aldentzen dena. “Tiro en la cabeza” ikuslearentzako film deserosoa da, zeinen egunerokotasun kezkagarriak ETAko indarkeriari buruzko hausnarketa bikaina ezagutzera ematen duen.

Areto orria

2010/03/02 · TIRO EN LA CABEZA · Espainia / Frantzia · 2008 · 85 min · Zuzendaritza: Jaime Rosales · Gidoia: Jaime Rosales · Argazkia: Óscar Durán · Muntaketa: Nino Martínez Sosa · Ekoizpena: Fresdeval Films · Aktoreak: Asun Arretxe · Ion Arretxe · Nerea Cobreros · Monique Durin-Noury · Manza Gebara · Diego Gutiérrez · José Ángel Lopetegui.