TIGGER! (FLb)

TIGGER!  (FLb)

New Yorkeko off-off Broadwayn indarra hartu duen burlesque berriaren izen handienetako bat da Tigger! ‘Burlesque’-ri buruzko Iban del Campok egindako bigarren erretratua, Dirty Martiniren ostean.
Iban del Campo (Arrasate, 1971). Zinema batean ikusi zuen lehen filma Kurosawaren Dersu Uzala izan zen. Egin zuen lehena, Circo Raluy. 2001. urtean Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntzako Dokumentalaren Masterra egin zuen, The gas man lana zuzenduz. Bartzelonan errealizadore gisa egin zuen lan hainbat telebista katerentzat (Canal Pus, Cuatro…). 2007an Donostiara itzuli zen Euskal Telebistarentzako dokumental sail bat zuzentzeko. Telebistako esperientzia horren ostean, Lo bakarrik film laburra zuzendu, eta Limbusfilmak ekoizpen-etxea sortu zuen Harkaitz Canorekin batera. Horrez gain, dokumentalari buruzko eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitatean. 2008an New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) dokumental ikastaro batean izena eman zuen. Egun bertan jarraitzen du, fikzioaren eta dokumentalaren artean, hegazkina hartu beharrik gabe ere jet lag sentsazio iraunkor batekin. 2009an Dirty Martini zuzendu zuen. (Kimuak-etik hartutako biografia).


 

2017/05/30 · TIGGER! (D) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 10 min ∙ Zuz Iban del Campo ∙ G Iban del Campo · Arg Iban del Campo · Mnt Iban del Campo · Eko Iban del Campo · Akt Tigger! · Legs Malone · Mel Frye · Veronica Varlow · Clams Casino