DAI GI EUI WANG

DAI GI EUI WANG

FANT & FAS Emanaldi berezia, FANT-ekin elkarlanean • Emanaldia Golem zinemetan

Yeung Sang-ho (Seul, Hegoaldeko Korea, 1978) 2000 urtean D-Day film laburrarekin zuzendari gisa debuta egin zuen. Hurrengo bi lanekin, The Hell (2006) eta Love is protein (2008), film laburren jaialdien zirkuituan arrakasta handia lortu zuen. Dae gi eui Wang bere lehen film luzea da.

Emaztea hil ostean, Hwang Kyung-min, porrot egiteko zorian dagoen negozio-gizona, duela hamabost urte ikusi ez duen Jung Jong-suk izeneko ikaskide zahar batekin topo egiten du. Elkarrekin afaltzen duten bitartean, eskola garaiak gogoratu eta bizi duten benetako egoera ezkutatzen dute. Eskolan ikasle mota ezberdinak zeuden. Bereziki ankerrak, aberatsak eta arrakastatsuak zirenei “txakurrak” deitzen zieten. Horiek beldurrean oinarritutako agintaritza usatzen zuten, “txerriak” bezala ezagutzen zituzten ikasle ahulenak irainduz eta jazarriz...

2013/05/07 · DAI GI EUI WANG · Corea del Sur ∙ 2012 ∙ 97 min ∙ Zuz Yeun Sang-ho ∙ G Yeun Sang-ho ∙ Mnt Lee Yeun-jeong eta Yeun Sang-ho ∙ M Eom Been ∙ Prd Cho Young-kag ∙ Akt Animazioa