TEOREMA

TEOREMA

2200 Saio berezia • Aurkezpena: Manu Paja, Fas Zineklubeko bazkide eta lehendakariorde ohia

Bikote bat, seme bat eta alaba batek osatutako maila altuko familia italiar baten etxera, familia guztiaren portaera aldatuko duen gazte misteriotsu bat helduko da. Pier Paolo Pasoliniren film polemiko bat, izan ere, Elizak inmoraltzat jo zuen film.
Pier Paolo Pasolini (1922-1975), olerkari eta nobelagile, gero zinemagile, urratzaile borrokatua izan zen. Bere nobeletan Erromako auzo pobreen bizimodua eta hizkera islatu zituen. Probokazioa, kontraesana, umore-sena, berezkoaren defentsa eta poesia baliatu zituen ezarritako arauekiko bere desadostasuna bideratzeko. Zineman, “Accatone” (1961), “Mamma Roma” (1962), “Il Vangelo secondo Matteo” (1964), “Uccellacci e uccellini” (1966), “Teorema” (1968), “Medea” (1969), “Canterburyko ipuinak” (1972), “Salo, edo Sodomako 120 egunak” (1975) filmatu zituen, besteak beste.

Areto orria

 

2015/02/17 · TEOREMA ∙ Italia ∙ 1968 ∙ 93 min ∙ Zuz Pier Paolo Pasolini ∙ G Pier Paolo Pasolini ∙ Arg Giuseppe Ruzzolini ∙ M Ennio Morricone ∙ Prd Euro International Films ∙ Akt Terence Stamp ∙ Silvana Mangano ∙ Laura Betti ∙ Massimo Girotti ∙ Anne Wiazemsky