TELMO ESNAL

TELMO ESNAL

Zarautz, 1966. Zuzendari-laguntzaile gisa lan ugari egin ostean, Telmo Esnalek eta Asier Altunak “Txotx” (1997) eta “40 ezetz” (1999) film laburrak zuzendu dituzte elkarrekin, baita “Aupa Etxebeste!” (2005) film luzea ere. Azken film hori 53. Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen, eta Gazteriaren saria irabazi zuen. Era berean, hainbat jaialditan saritutako “Taxi!” (2007) eta “Amona putz!” (2009) film laburrak ere zuzendu ditu. “Urte berri on, amona!” filmarekin arrakasta handia izan zuen pasa den Donostia Zinemaldian.

Oinarrizko filmegintza: Urte berri on, amona! (2011, seleccionado Zinemaldia 2011) ∙ Amona putz! (CM, 2009) ∙ Taxi! (CM, 2007) ∙ Aupa, Etxebeste! (2005, codirigido con Asier Altuna) ∙ 40 ezetz (CM, 1999, codirigido con Asier Altuna) ∙ Txotx (CM, 1999, codirigido con Asier Altuna)