TECHO Y COMIDA

TECHO Y COMIDA

BIZITEGI-rekin elkarlanean saioa

2012. urtean, Espainian, ia 13 milioi pertsona pobretasun eta gizarte esklusio arriskuan daude. “Bizitokia eta jatekoa” horri buruzko istorioa da. Rocío ama ezkongabe gaztea da, langabetua eta dirulaguntzarik jasotzen ez duena. Beraz, bizi den etxebizitzaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituena. 8 urtetako semearen (Adrianen) tutoretza galtzearen beldur da, bere egoera okertzen doalarik. Era berean, etxearen jabeak zorrak kendu nahian, Rocío etxetik kanpo botatzeko prozesua arintzen du.
“‘Bizitokia eta jatekoa’ gustoko dudan film errealista horietakoa da. Demagogiatik at dagoen zinema konprometitua, xumea, baina ikuslearen arimaren sakonean sartzen den filma. Beharrezkoa den pelikula, ez duena inor hotz utziko” (Juan Miguel del Castillo).

Areto orria

 

2016/05/31 · TECHO Y COMIDA ∙ Espainia ∙ 2015 ∙ 90 min ∙ Zuz Juan Miguel del Castillo ∙ G Juan Miguel del Castillo ∙ Arg Manuel Montero eta Rodrigo Rezend ∙ Mnt Juan Miguel del Castillo ∙ M Miguel Carabante / Daniel Quiñones ∙ Prd Diversa Audiovisual ∙ Akt Natalia de Molina · Mariana Cordero · Jaime López · Mercedes Hoyos · Natalia Roig