SUN CHOKE

SUN CHOKE

FANT & FAS Saio berezia, FANT-ekin elkarlanean · Emanaldia Golem Alhóndiga zinemetan

Agerraldi psikotiko larritik sendatzen ari den bitartean, Janiek, bere bizitza osoko zaindariak, Irmak, diseinatu eta ezarri dion sendatze erregimen naturista bitxia jasoko du egunero. Janie sendabidetik urruntzen hasiko da, lotura sakona eta ulertezina sortzen dion neska gazte batekin, Savannahrekin, obsesionatzen denean. Obsesio hori gero eta erasokorragoa bilakatu da, eta kontrola eskuratzeko borroka gogor eta latzera eramango ditu hiru emakumeak. Lortuko al du Janiek erokeriaren amildegitik urruntzerik? Ala bertara erori eta ingurukoak ere berarekin eramango ditu?
Sun Choke, arazo larriak dituen emakume baten buru nahasira eramango gaituen thriller psikologiko asaldagarria da. Etorkizun handia duen Ben Cresciman gidoilari eta zuzendariaren bigarren film luzea.

 

2016/05/10 · SUN CHOKE ∙ AEB ∙ 2015 ∙ 83 min ∙ Zuz Ben Cresciman ∙ G Ben Cresciman ∙ Arg Mathew Rudenberg ∙ Mnt Jason Jones ∙ M Bryan Hollon ∙ Akt Christina Amber · Derek Bevil · Jim Boeven