STORIES WE TELL

STORIES WE TELL

Aurkezpena: David Ontoria

“Stories we tell” Sarah Polley kanadiarraren hirugarren filma da eta lehenengo dokumentala. Aktore lanak egitetik zuzendaritzara saltoa eman zuen “Away from her” (2007) luzemetrai arrakastatsuarekin eta lan honen bikaintasunak zinemagintza munduan ate berriak ireki dizkio nahiz eta boikota sufritu bere konpromezu politikoagatik eta bere ideologi ezkertiar aktiboagatik.
“Stories we tell” bere familiartekoen elkarrizketetan eta etxeko irudietan oinarritua dagoen pelikula barne-barnekoa eta pertsonala da. Egi konplexu, gatazkatsu eta kontraesankorrak agerian geratzen dira familiartekoen ikuspuntu pertsonalean oinarritutako istorio kontakizunei esker. Dokumento familiar honen bitartez senide hurbilek iraganean konpartitu zituzten bizipen mingarriak plazaratzen dira norberaren memoria eta begirada kontuan izanik.

Areto orria

 

2015/03/24 · STORIES WE TELL ∙ Kanada ∙ 2012 ∙ 108 min ∙ Zuz Sarah Polley ∙ G Sarah Polley ∙ Arg Iris Ng ∙ M Jonathan Goldsmith ∙ Prd National Film Board of Canada (NFB) ∙ Akt Dokumentala