I'M STILL HERE

I'M STILL HERE

Zeresan handia eman du “dokumental” honek. Orain dela hilabete batzuk Joaquin Phoenix aktoreak zinemagintza utzi behar zuela zabaldu zen eta hip-hop kantari hasi. Handik gutxira, AEBetako telebista saio ezagun batean agertu zen, itxuraz guztiz mozkorturik. Hortik aurrera, kontaezinak izan dira Phoenixen buruko osasunaren inguruko zurrumurruak. Duela gutxi jakin genuen dena esperimentu zinematografiko interesgarri baten parte zela, dokumental hau, alegia. Urtebetez, Casey Affleck-ek Phoenixen gorabeherak segitu ditu, eta material horrekin lan sailkaezin hau osatu du. Veneziako jaialdian estreinatu zuten, eta harrera ona izan zuen; hala ere, Affleck-ek ez zuen argitu dena benetakoa ote zen ala muntatze hutsa. Azken garaiotan zuzendariak egindako adierazpenak, ordea, dokumental faltsuaren teoriaren aldekoak dira.

Areto orria

2012/02/14 · I'M STILL HERE · USA · 2010 · 108 min · Zuzendaritza: Casey Affleck · Gidoia: Casey Affleck eta Joaquin Phoenix · Argazkia: Magdalena Górka · Muntaketa: Casey Affleck eta Dody Dom · Ekoizpena: Magnolia Pictures · Aktoreak: Joaquin Phoenix ∙ Casey Affleck ∙ Antony Langdon ∙ Jack Nicholson ∙ Billy Crystal ∙ Danny Glover ∙ Bruce Willis ∙ Danny de Vito