SPARROWS

SPARROWS

FLb: ULISES (F) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 17 min ∙ Zuz Aitor Gutiérrez

Gonb.:Aitor Gutiérrez, film laburraren zuzendaria

Rúnar Rúnarsson film laburren zuzendari sarituenetako bat da munduan, eta haren “Crossroads Trilogy”k nazioarteko 100 sari inguru jaso ditu. The Last Farm (2008) haren film laburra Oscar sarietarako izendatu zuten. Rúnarssonen lehen film luzea, Volcano, Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian eman zuten, bai eta Camera d’Or sarirako izendatu ere. Sparrows (Txolarreak) pelikulak Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra irabazi zuen 2015ean. Pelikula hau, Ari izeneko 16 urteko mutil baten iniziazio-kontakizuna da. Ama eta biak Reykjaviken bizi ostean, mendebaldeko fiordo urrunetara joan beharko du bueltan, bere aita Gunar-ekin bizi izatera. Hartu-eman uzkurra izango du han aitarekin, eta txikitako lagunak ere aldatuta ikusiko ditu. Giro etsigarri horretan, Arik bere bidea egiten saiatuko beharko du.

Areto orria

 

2017/01/24 · SPARROWS ∙ Islandia/Danimarka/Kroazia ∙ 2015 ∙ 99 min ∙ Zuz Rúnar Rúnarsson ∙ G Rúnar Rúnarsson · Arg Sophia Olsson · Mnt Jacob Schulsinger · M Kjartan Sveinsson · Prd Nimbus Films · Akt Atli Óskar Fjalarsson · Ingvar E. Sigurðsson · Kristbjörg Kjeld · Rade Šerbedžija