Kepa Sojo

Kepa Sojo

Kepa Sojo (Laudio, 1968), EHUn Geografia eta Historian Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean “Zinemaren Historian” irakasle atxikia da 1999tik. Arte Historian doktorea, Vitoria-Gasteizko Letra Fakultatean aipatutako lizentziaturari buruzko klaseak ematen ditu.

NEFF –Vitoria-Gasteizko Zinema europear berriari buruzko jaialdia- antolatzeko batzordekidea da. (2005-2007). 2007tik aurrera Begibistan Amurrioko euskal zinemaldiko zuzendaria da. Gaur egun, Cortada, Vitoria-Gasteizko film laburren jaialdia zuzentzen du.

Telesail bat eta film labur batzuk egin ondoren, irakaskuntza eta ikertzeko lanarekin batera egiten duen zeregina, “El síndrome de Svensson” film luzearekin egin du debuta.

Filmografia: El síndrome de Svensson (2009) · Cuando puedas (CM / 2004) · Looking for Chencho (CM / 2002) · Platos sucios (TV / 2000) · Cien maneras de hacer el pollo al txilindrón (CM / 1997).