SIPO PHANTASMA

SIPO PHANTASMA

Gonb.: Koldo Almandoz, David Aguilar, Pello Gutiérrez, Iñaki Sagastume

Sipo (ontzi). Lan esperimental honek luxuzko estreinua izan du, bai Donostiako Zinemaldian agertzeagatik, bai 2016ko otsailean Rotterdameko zinemaldian izateagatik.
Koldoren lehen luzemetraia izanda ere, gure artean ederki ezaguna dugu zuzendari hau (19 film labur). Luzemetraiara salto honek tranpa txikia izan arren (9 kapitulu eta epilogoa), gure kuriositatea erakartzea lortzen du eta irudi harrigarriek barne emozioak ateratzea lortu dute. Musikak lan hau ederki janzten du, zentzumen guztiak osatuz. Koldoren hitzetan, guztiok hartu beharko genuke “sipo” hori eta utzi gu eraman gaitzala.
Kapitulu guztiek ez zaitu harrapatzen modu berean (batzuek letra gehiegi dute), baina amaieran zapore gozoak heltzen zaitu. Bertan topatuko dugu aitona istorioak kontatzen, ederrak eta harrigarriak. Azkenean transatlantiko bat (eta hutsunea), Florence Balcombe misteriotsua... “artea, ez da sortzen, ez da apurtzen, transformatzen da”. Baina, non dago jatorrizkoa?


Areto orria

 

2017/04/25 · SIPO PHANTASMA ∙ Euskal Herria ∙ 2016 ∙ 69 min ∙ Zuz Koldo Almandoz ∙ G Koldo Almandoz · Arg Koldo Almandoz eta Javier Agirre · Mnt Laurent Dufreche · M Joserra Semperena / Ignacio Bilbao · Prd Txintxua Films S.L. · Akt Maider Intxauspe · Itsaso Azkarate · Karlos Odriozola