Albert Serra

Albert Serra

Albert Serra (Banyoles, 1975), zine idazle eta zuzendaria da. Filologia Hispanika eta Literaturari buruzko Teorian eta Literatura Konparatuan Lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean, antzerki lan batzuk idatzi eta zenbait bideo lan ere egin ditu. “Crespià, la pelicula, no la ciutat”, zineman egin duen lehenengo lana da. 2006. urtean “Honor de cavallería” idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen eta 2006ko Canneseko Zinemaldian eta hainbat zinemalditan (Seúl, Vancouver, Viena, Londres, Sao Paulo, Rotterdam, Gijón, Goteborg...). “El cant dels ocells” bere bigarren lanarekin, Frantziako zinemaldian Espainiako zinemaren ordezkari izateko aukeratua izan da.

“El senyor ha fet en mi meravelles” (2011), “Els tres porquets” (Hiru txerriak, 2012; Kassel-en Documentarako Hitler, Goethe eta Fassbinder pertsonaiei buruzko proiektu artistiko bat) eta “Història de la meva mort” (2013, Urrezko Lehoinabarra Saria Locarnoko Zinemaldian) bere azken lanak dira.

Filmografia: Història de la meva mort (2013) · Els tres porquets (2012) · El senyor ha fet en mi meravelles (2011) · Més enllà dels alps (teatro, 2011) · Pulgasari (teatro, 2010) · Els noms de Crist (serie, 2010) · El cant dels ocells (2008) · Honor de cavalleria (2006) · Crespià, la película, no la ciutat (2003)