Albert Serra

Albert Serra

Albert Serra (Banyotes, 1975), zine idazle eta zuzendaria da. Filologia Hispanika eta Literaturari buruzko Teorian eta Literatura Konparatuan Lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean, antzerki lan batzuk idatzi eta zenbait bideo lan ere egin ditu. “Crespià, la pelicula, no la ciutat”, zineman egin duen lehenengo lana da. 2006. urtean “Honor de cavallería” idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen eta 2006ko Canneseko Zinemaldian eta hainbat zinemalditan (Seúl, Vancouver, Viena, Londres, Sao Paulo, Rotterdam, Gijón, Goteborg...). “El cant dels ocells” bere bigarren lanarekin, Frantziako zinemaldian Espainiako zinemaren ordezkari izateko aukeratua izan da.

Filmografia: El cant dels ocells (2008) · Honor de cavallería (2006) · Crespià (CM / 2003).