John Sayles

John Sayles

John Thomas Saylesek (1950 Schenectady, New York) Massachussets-eko Williams unibertsitatean, psikologia ikasi zuen. Zenbait lanetan jardun ondoren eta teatro aktore izan ondoren, Roger Cormanen eskutik lehenengo urratsak eman zituen zineman.

Sayles “Passion Fish” eta “Lone Star” filmengatik, Gidoi onenaren Oscarrerako hautagaia izan da eta era berean, Hollywoodeko aurrekontu handiko film askotan, akreditatu gabeko gidoilari; lan honen bidez, bere proiektuak finantzatu ahal izateko. Elkarte askoren barruan suertatzen diren tirabirak, gai politikoak dira gai nagusiak, hala nola, Hego Amerikarako interesa eta hispano eta anglosajonen arteko harremana Estatu Batuen barruan.

Filmografia: Amigo (2010) · Honeydripper (2007) · Silver City (2004) · Casa de los babys (2003) · Sunshine State (2002) · Bruce Springsteen: The Complete Video Anthology 1978-2000 (2001) · Limbo (1999) · Men with Guns (1997) · Lone Star (1996) · The Secret of Roan Inish (1994) · Passion Fish (1992) · City of Hope (1991) · Bruce Springsteen: Video Anthology 1978-1988 (1989) · Eight Men Out (1988) · Matewan (1987) · The Brother from Another Planet (1984) · Baby It's You (1983) · Lianna (1983) · Return of the Secaucus Seven (1979).