Zinemaldia 2012

Ulia Mendirantz (Zinemaldia 2012 – 60°)

Azkar doa denbora aurrera eta ezin dugu igarotzen utzi gure ibilbidea Zinemaldia 2012tik. Estreinaldi kopuruak adierazten du erakusketa bikaina izan dela (beste zinemaldi batzuetan hurrengo urteko apirilera arte ez da estreinaldirik izan).

Istorioak, ipuin bat eta Reygadas.
Eguzkiak eta zabaldutako besoek eman digute ongi etorria Donostiara berriro ere. Done Jakuerako Bide gisa (Ulia mendia), edo bakar-bakarrik baleak begiztatzeko (Ulia mendia),Ulia mendia 60. Zinemaldiaren gure ikurra izango da, ibiltzeko eta edizio horretarako aurkezten digun eskaintza  zabala. Berriro ere liluratuko gaitu? Aurretik ordu batzuk  (48), ilunpean dagoen aretoaren magiak gozamenera eramango gaitu.
(Aurreratu egiten dizuet egun biak behar bezalakoak izan zirela).
Ulia Menditik eskainitako xehetasunak, zinema asteburu honetan ikusi denari buruzko aztarnak ematen dituztenak (8 film). Kritikariei (ofizillei) utziko dizkiegu sakontaasunak eta balorazio zehatzak.  Goazen hara!

SAIL OFIZIALA “Blancanieves” Pablo Berger (98’ – Esp/Fr)
Lan handi baten aurrean gaude, jatorrizkoa (mutura itzultzea, “The artist” baino arinago sortua), eta interpretazio bikaina: Maribel Verdú (azkenean saririk gabe). Gidoi bikaina zeinek ipuinean zehar garraiatzen zaituen, nahiz eta teorian oso ezaguna izan, oso ezezaguna da. Irudi bikainak eta tentsio txundigarria, etengabe hazten dena. Une ordainezina, soinua eta irudia iraganean zehar ibiltzen direnean (zezen-zenen baten aurreko debuta). Nik uste dut ez duela huts egin. Dena bat dator, istorioa, musika eta irudia.

SAIL OFIZIALA (lehiaketatik kanpo) “Argo” Ben Affleck (120’- USA)
Film ariketa zuzena. Benetako gertaeretan oinarritua (aza 1979/urtarr 1981). Badirudi bi film daudela batean USA atala eta Irán atala, eta biak uztartuta ez diote atsedenaldirik ematen ikusleari. Bi orduz tesntsioari eusten dio, eta nahiz eta istorioa ezaguna izan daitekeen, kanpo geratzen da narrazio azkarraren ondorioz. John Goodman eta Alan Arkin bikain daude.

ZABALTEGI-perlak “Sauvages/ Salvajes” Oliver Stone (131’ – USA)
Halabeharra, Usa beste aro bat(film), izen handiak (aktore onak), baina 131 minutu galdua. Efektuak, soinuak, toma handiak, eta filma aurrera doan neurria, istorioa urtu egiten da. Sexua, drogak eta mafiak...dena bihurritua eta atezatua. Pena itzela, nahiago dut ez jarraitu. Ziria sartu ahal dizute: Benicio oso ondo, Travolta sinesgarri, Salma neurriz gainekoa...eta Stone porrot egindakoa.

ZABALTEGI-perlak “Aprés mai/ Maiatzaren ostean” Olivier Assayas (120’ – Fr)
Egunaren bukaera suertatzen da. Film pertsonala (Assayas-ek dio: ez biografikoa), gogo eta aldarrikapenen antzekoetan sartzen gaituena, ia lortuak… Bere azken filmean Olivier-ek eskurik eramaten gaitu iraultzaren osteko ingurunetik, non begi-bistan geratzen den frustrazioen denbora. Askatasun indargabeturanzko begirada kritikoa. Puztu gabe xalotasunez erakusten du ia konturatu gabe igarotzen uzten dugun denbora hori (gaztaroa), saiatzen da denborarik gabea izaten baina 68ko pisua oso handia da. Agian kontua da poloen atzekoa… Assayas gustuko ez baduzu, balieke 120’ gehiegi izatea, baina eltzeko ona bezalakoa da, denbora behar du.  

SAIL OFIZIALA “El muerto y ser feliz” Javier Rebollo (94’ – Esp/Argentina/Fr)
Ikusmen handia izan dugu Javier Rebollo gure gonbidatuak aurkeztu digun lana ikusteko eta ez du huts egin. Lan xume baina, era berean konplexu baten eszenaratze arriskutsua, interpretazio handian oinarritua, ez bakarrik José Sacristán, laguntzaileak ere badira eta istorio gogor hau bihurtzen dute atsegin, ikuslearengandik sentimendu guztiak ateraraziz.  Errepidean, inora ere ez eta hiru bukaera dituela Zein nahiago duzu?... Javier, bikaina. Iritzia emateko ikusi beharreko filma (nahiz eta di-da batean kontatu, ez da kontu bera…)

SAIL OFIZIALA “Dans la maison/ En la casa” François Ozon (105’ – Fr)
Rebollok zerbait bihurritua prestatu badigu ere, Ozon-ek estutu egiten du. Gidoi bikaina artesirik gabea, dena kontrolpean. Thriller baten antzera garatua, emakume lerdenik gabe, hiltzailerik gabe, baina baliteke hala izatea. Bitxia “iruzurra” zeinetan  François-ek maisutasunez sartzen baikaitu:  asteburuko idazlan inozoa, espiral batean bukatzen dena eta zeinetan ikusleak bere burua ikusten duen, hala voyeur gisa, nola epaile gisa. Kristin Scott Thomas/Fabrici Luchini bikotearen eta  Ernst Umhauer nobelaren interpretazio bikainak lagunduta. Baina batez ere, kontakizuna aurrera joan ahala etengabe eramaten zaitu aurrera, urrats geldoan, istorian sartzen zaituena, platon izango bazina bezala.

ZABALTEGI-bereziak “Klip” Maja Milos (102’ – Serbia)
Bat-batean Xixón Donostian. Film gogorra, arriskutsua eta ausarta. Zinema “berria”  (gutxitan ikusia),Serbiakoa. Zuzendari berria, Maja Milos (1983 – Belgrado) eta zer esan ez dakizula uzten zaituena. Britaniako Free Cinema-k eragindakoa balitz bezala. “Carne cruda”, nerabezaroa, sexu esplizitua, ageriko eta susmatutako bortizkeria. Zuzenean” kontatua eta zainetara sartzen da begi ninietatik. Hitzaurreak ikusiko dugunari buruzko zertzeladak ematen dizkigu, baina une horretan irudikatutakoa motz geratzen da Majak erakusten digunaren aurrean. Behin ere bukatuta, bizi izandako irudiek jo egiten zaituzte burmuinean eta besaulkiari lotua jarraituko duzu (korrika atera ez bazara, noski). Oso film probokatzailea eta zalantza barik, polemikoa. Beharrezkoa al da hainbeste azalpen?    

ZERUERTZ LATINDARRAK “Post Tenebras Lux” Carlos Reygadas (120’ – Mex/Fr/Al/Hol)
Oraindik “Klip”-en efentuen azpian, berriro gela ilun batera sartzen gara. Natalia Acevedok (aktorea) aurkeztu eta aholkatzen digu: Utzi eramaten”. Aitortu egin behar du egin nuela, baina kimika ezinezkoa izan zen.
Reygadas Reygadas dela jakitun… eta ni defentsarik gabe, ez naiz gai filmaren aurrean nire jarrera azaltzeko.
Kontakizun maila ezberdinak, egoera sinesgaitzak… Loturarik gabeak? Rugby (taldea), chalé (familia), sauna (garbitasuna), bizimodu basatia (zaldiak), euria...
Beste saiakera bat behar du. Magia dauka, ilunpeen atzean, argia.

Ondorioa: Luxuzko asteburua, hirurogeigarren zinemaldia: ARRAKASTA, kritika eta ikusleak bat eginda (eta bai “industria” ere). Goazen irabazleen zerrendarekin, esandakoa berresteko:

“Dans la maison”: Urrezko maskorra film onena.
François Ozon (Dans la maison): Epaimahaiaren saria gidoi onena.
“Blancanieves”: Epaimahaiaren sari berezia.
Macarena Garcia (Blancanieves): Zilarrezko maskorra aktore onena (ex aequo), ez nator bat Maribel oso urrun.
José Sacristán (El muerto y ser feliz): Zilarrezko maskorra aktore onena.

Gainera: Fernando Trueba (zuzendari onena), Katie Coseni (aktore onena), Touraj Aslani (Argazki onena), “The attack” Ziad Doueiri (Epaimahaiaren aipamena)

Gazteriaren Saria: “7 cajas” Juan Carlos Maneglia + Tana Schémbori  (Paraguay – 110’) (8.92%)
Ikusleen saria: “The sessions” Ben Lewin (USA – 95’) (9.02%)

Hauxe da dena lagunok
txarli otaola