Les amours d’Astrée et de Céladon

Les amours d’Astrée et de Céladon

Cahiers du Cinemaren arabera, 2007ko hamar film onenetako bat da, “Les amours d’Astrée et de Céladon” filmean E. Rohmer Frantziako zinemagile beteranoak L’Astrée XVII. mendeko artzain eleberriren erdiguneko atalak moldatzen du. Baso miresgarri batean Celadon artzainak eta Astrea artzain-neskak elkar maite dute maitasun garbiz. Enkoadratzen dituen kamera estatikoa bezain garbia, hain xumea ezen erritmo biziko trametara ohitua dagoen ikuslea ez aurrera ez atzera uzten duen. Ezkongai batek engainatuta Astreak Celadon arbuiatzen du, zein, etsita bere burua botatzen duen errekara. Artzain-neskak hilda dagoela uste izango du eta gizonak berriro neska ez ikusteko promesari eutsiz, probak gainditu behar izango ditu, madarikazioa eteteko.

Areto orria

2009/06/23 · LES AMOURS D’ASTRÉE ET DE CÉLADON · Frantzia-Italia-Espainia · 2007 · 109 min · Zuzendaritza: Eric Rohmer · Gidoia: Eric Rohmer · Argazkia: Diane Baratier · Muntaketa: Mary Stephen · Ekoizpena: Compagnie Eric Rohmer eta Rézo Productions · Aktoreak: Andy Gillet · Stéphanie Crayencour · Cécile Cassel · Véronique Reymond · Rosette · Jocelyn Quivrin · Mathilde Mosnier · Rodolphe Pauly.