Edmon Roch

Edmond Roch

Edmon Roch kazetaria da eta Arte Historian lizentziaduna. Bost film labur idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu, “Blood” (1994) askotan saritua, besteak beste, nabarmentzen da. Gidoigile gisa, “Away from the flock” (1994) Damien Hirst artista ingelesari buruzkoa, “Tic Tac”, Rosa Vergésena (1996), eta Gustavo Ronen “Mia Sarah” lanak sartu zituen. Produkzioaren alor ezberdinetan egin du lan, Whit Stillman-en “Barcelona” (1994); Fernando Colomoren “El efecto mariposa” (1995); Jean-Jacques Annaud-en “Seven Years in Tibet” (1997) edo Peter Greenaway-ren “The Tulse Luper Suitcases” (2002/4) filmetan, besteak beste. 2008an “Películas clave del cine bélico” argitaratu zuen. “Garbo. El espía”, zuzendari gisa egindako bere lehenengo film luzea da.

Filmografia: Garbo. el espía (2009).