RETOUR À ITHAQUE

RETOUR À ITHAQUE

LbM: I SAID I WOULD NEVER TALKS ABOUT POLITICS (A) Euskadi 2015 10 min Zuz Aitor Oñederra

Gonb.: Oskar Belategui, kazetaria

Laurent Cantet, zinemagile frantziarrak, Habana hirira eramango gaitu film honen bitartez, Leonardo Padura idazle kubatarraren laguntzaz. Bost lagun itsasoari begira dagoen etxe baten zabaltzan elkartuko dira. Antzerki eszenatokia balitz, bost lagun hauek beraien bizitza, gogoetak, ilusioak eta porrotak kontatuko dizkigute.
Iraultza garaian jaiotako belaunaldi oso baten islada agerian geratzen da film honetan; iraultzaren balioak sinistu eta horietan inplikaturik egon zena. Filmak “belaunaldi galduaren” konpromiso, traizio eta beldurrak kontatuko ditu lekukoak izan direnen ahotik.
Cantet-ek “Itacara itzulia” filmaren bitartez hitzen botereari omenaldia egin nahi dio berak dion bezala “hitzek lokarri hautsiezinak sortzen bait dituzte” eta horiek dira pelikularen espazio guztia beteko dutenak.

Areto orria

 

2016/02/02 · Retour à Ithaque Frantzia 2014 95 min Zuz Laurent Cantet G Leonardo Padura eta Laurent Cantet Arg Diego Dussuel Mnt Robin Campillo Prd Borsalino Productions Akt Isabel Santos · Jorge Perugorría · Fernando Hechavarría · Néstor Jiménez · Pedro Julio Díaz Ferrán