P’TIT QUINQUIN

P’TIT QUINQUIN

Bilbon Estreinaldia

Boulonnais eskualdean kokatutako kostaldeko herri txiki bateko krimen bitxien ikerketa polizial sinesgaitz eta xelebreari buruzko istorioa da. Herria gaizkiaren eta P'tit Quin-quinek eta haren kutunak, Evek, zuzendutako gaizkile gazteen talde baten mendean dago. Bruno Dumonten La vie de Jésus (1996) bere lehenengo pelikulak Canneseko Urrezko Kameraren sarian aipamen berezia lortu zuen eta Europako Zinema Sarietan urteko ezustekoa izendatu zuten. 1999an, Cannesera itzuli zen, L'humanité filmarekin (kasu hartan, Sail Ofizialean parte hartu zuen). Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen eta 2009ko Donostia Zinemaldian Kontrauhina atzera begirakoan programatua izan zen. Flandres filmarekin (2006) berriz ere Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuen. Hadewijch filmak (2009) Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen eta Hors Satan (2011) Canneseko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuten.

Areto orria

 

2015/06/16 · P’TIT QUINQUIN ∙ Frantzia ∙ 2014 ∙ 200 min ∙ Zuz Bruno Dumont ∙ G Bruno Dumont ∙ Arg Guillaume Deffontaines ∙ Mnt Basile Belkhiri eta Bruno Dumont ∙ Prd 3B Productions ∙ Akt Alane Delhaye · Lucy Caron · Bernard Pruvost · Philippe Jore · Corentin Carpentier · Julien Bodard · Baptite Anquez