Police Python 357

Police Python 357

Alain Corneau (Meung-sur-Loire, 1943ko abuztuaren 7a / 2010eko abuztuaren 30) zine zuzendari eta gidoigile frantsesa izan da.

Musikaria hastapenetan, Costa-Gavras zinegilearekin lan egiten hasi zen, laguntzaile. Horrek aukera eman zion Yves Montand aktorearekin jarduteko, harekin hiru film egin baitzituen geroago, besteak beste Police Python 357 (1976), La Menace (1977) eta Le choix des armes (1981).

Serie noir (1979) eta Tout les matins du monde, sari asko irabazitako filmak izan dira. Alain Corneau “film polar” izenekoaren maisua izan da eta minbiziz hil zen pasa den urtean. Emanaldi berezi honekin FAS Zineklubak omenaldi bat egin nahi dio.

Areto orria

2011/06/28 · POLICE PYTHON 357 · Francia / RFA · 1975 · 120 min · Zuzendaritza: Alain Corneau · Gidoia: Daniel Boulanger eta Alain Corneau · Argazkia: Etienne Becker · Ekoizpena: Albina Productions S.a.r.l. eta TIT Filmproduktion GmbH · Aktoreak: Yves Montand ∙ Simone Signoret ∙ Francois Périer ∙ Stefania Sandrelli ∙ Mathieu Carriére ∙ Claude Bertrand