AURKEZPENA · 2018KO HIRUGARREN HIRUHILEKOA

Garaia hauetan, non  aldaketek kale itsuetara gerturatzen gaituzten eta pentsamenduak eta hausnarketak espaziorik aurkitzen ez dutenean, Fas-en, filmetan  zinemari eusteko, imaginatzeko, berrikusteko eta amesteko modu berriak bilatzen jarraitzen dugu.

Bidean aurkitzen ditugun proposamenetara beti irekita  gaude .  zinematografia desberdinetatik  egiten dugun ibilbide eta paseatze horrek gure zinemarekiko maitasunak jarrai dezan posible egiten dutenak.

Oraingoan urria Ingmar Bergman-en “Saraband”-ekin hasiko dugu, jarraitzeko gurekin egongo da Marc  Recha bere “La vida lliure” filmarekin, ondoren Agnès Varda-ren “Visages villages” ikusiko dugu, eta hurrengo saioan Ernesto del Riok Chris Marker-en “Sans soleil” aurkeztuko digu, eta  Mamoru Oshii-ren  “Kokaku Kidotai” filmarekin bukatuko dugu, Juan Zapaterrek gidatuko duen oso saio bereziarekin.

Eta azaroa, Bilbon estrenaldia izango den, Radu Jude-ren “Aferim!“ filmarekin hasiko dugu, ondoren ere Zinebirekin kolaborazioa izango dugu, gero Dorota Kobieta eta  Hugh Welchman-en “Loving Vincent”  filma ikusiko dugu, eta Lucrecia Martel-en “Zama” filmarekin bukatuko dugu hilabetea.

Abendua John Carrol-en “Lucky”- filmarekin helduko da, EsF/CvE-ren lankidetzarekin   Aki Kaurismaki –ren “El otro lado de la esperanza” ikusiko dugu eta “ Handia” filma,  bere taldearekin, eta publikoak bere saria ematen duen KoRTEN!, gure urteroko festibalarekin, bukatuko dugu urtea.

Eta daramatzagun 65 urteren ostean zineklubaren hasierako jakin-min eta ikusmin berberarekin jarraitzen dugula esan nahi dizuegu eta gure zinemarekiko grinak   FAS-ek betidanik izan duen espiritu eta  adorea mantentzea espero dugu.

 

Txaro Landa