2012KO BIGARREN HIRUHILEKOA

Lehengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu asteartero, eta garaiz, FASera zoazten guztioi, gure proposamenetan parte hartzera. Konfiantza osoa dugu dauzkagun baliabideak eta zinemagintzaren gaur egungo egoera kontuan izanik, gero eta interesgarri eta erakargarriagoak izango direlakoan.

Berriro ere, hiruhileko berri baten aurrean gaude gozatzeko, eta aukeratu ditugun zinemagile ugariren esperientziak partekatzeko asmoarekin, zeren eta oraindik baitaude ezagutu beharreko film asko eta hainbat begirada, zeinetatik asko ikasi behar baitugu.

Krisi uneak bizi ditugu, aldaketa-uneak, gizartean ez ezik zineman ere, eta horrek eramaten gaitu etengabeko mugimenduan egotera eta proposamen ausarta eta berritzaileen alde egitera; baina, gainera, egile eta obra berriak berreskuratu nahi ditugu, denborak ematen digun ikuspuntu horretatik ikustea merezi dutelakoan gaude eta, hala, hausnarketa eta analisi berria izango dugu.

Programazio berri honen bidez, ilusioa piztu eta parte hartzera animatzea nahi genuke, ez bakarrik filma ikusteko, ondorengo elkarrizketan parte hartzeko ere. Horixe baita zineklubetik defendatu eta defendatuko dugun eta FASen ezaugarri nagusia den asmo kritikoa eta horrek guztiak eragin du zinemarako zaletasuna pizten.

Hortaz, geratzen zaigun bakarra da oihala altxatzea, argiak amatatzea eta pantaila piztea, eta beste astearte batean, Angelópoulus-ek, Mihaileanu-k, Mendoza-k, Garaño-k, Veiroj-ek, Bela Tarr-ek, Farhadi-k, Fritz Lang-ek,… kontatuko dizkiguten istorioak gozatzea (edo pairatzea).

Txaro

2012 APIRILA - EKAINA HIRUHILEKOA ·