Zein zaila den hiruhileko honetarako programatu denaren ardatza bilatzea! Hasteko esango genuke, aurreko hiru hilabeteetan ez bezala, zeinetan zinemazaletasun huts eta garbia zen nagusi, aldi berri honetarako emanaldiak era guztietako ikusleentzat izango dira, hori bai, kalitate izpirik gutxitu gabe.
Hasieran dokumentu filma nabarmentzen dela irudi lezake, genero honek, gaur egun bizitasun berria dauka (ez nahastu erreportajearekin, telebistek kupida barik irentsitako formatua). Orain esperientzia plastiko, saiakere poetiko, pertsonaia liluragarriei buruzko ezohiko biografiaz eta abarrez ari gara, ikuslea garai misteriotsu, oroimen ahaztuetara bidaiatzera eta benetako zinema hizkuntzaren bidez errealitateak aurkitzera gonbidatzen dutena. Izenburuak: Let’s get Lost (Chet Baker jazz trompeta jotzaileari buruzkoa), Ich bin Enric Marco (Amical Mathausen elkartearen beltzailea), edo Garbo. El espía (naziei iruzur egin zien agente sekretua) adibide argiak dira. Azken biekin zuzendariak etorriko dira iruzkinak egitera.
Baina ez gara honetan bakarrik geratuko. Parte hartzeari esker, inoiz behar beste eskertzen ez duguna, Bilboko Consulatekin batera, Joseph Losey-ren Mr. Klein eta Bruno Dumont-en Flandes (Cannes 2006ko Jaialdian Epailearen Sari Nagusia) ere emango ditugu.
Eta orain berri bikaina. Goethe-Institut gurekin parte hartzen hasiko da eta espero dugu betiko iraun dezan, zeinengatik hiruhileko honetan: Ersnt Lubitsch-en Sumurun eta Peter Kahane-ren Die Architekten (Ekialdeko Alemania hilaren DEFA ekoiztetxearen azken filmetako bat). Datozen hiruhilekoetan Alemaniako zinemaren arloari hasiera ematea baino ez da.
Hau guztia, lehenego mailako gonbidatuak ere izango ditugula ahaztu gabe, hala nola Kepa Sojo, El síndrome de Svensson filmaren egilea eta ondorengo programazioan ikusiko dituzun beste sorpresa batzuk.
Besterik gabe. Osasuna eta BIZITZA LUZEA FASentzat.
Santi Pascual
2010 APIRILA - EKAINA HIRUHILEKOA · Emanaldiak: 2010/04/13-tik 2010/06/29-ra.