POST TENEBRAS LUX

POST TENEBRAS LUX

Espainian Estreinaldia

Gonb.: Iván Barredo, zinema banatzailea eta Fas Zineklubeko Batzorde-gobernuko kide-ohia

Juan eta bere familia hiritik Mexikoko landaguneko etxe batean bizitzera joan dira. Aparteko mundu horretan, sufritu eta gozatu egiten dute. Inork ez daki bi mundu horiek osagarriak diren edo batak bestea suntsitu nahi duen.
Carlos Reygadas nazioartean etorkizun handien duten zinemagile mexikarretako bat da. Bere lehen filma, Japón (2002), Rotterdameko zinema-jaialdian eta Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartzeko aukeratu zuten. Batalla en el cielo (2005) Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta zuzendari onenaren saria irabazi zuen. Stellet Licht / Luz silenciosa (2007) filmak Canneseko epaimahaiaren saria irabazi zuen, beste sari ugariren artean. Horretaz gain, Revolución (2010) film kolektiboan parte hartu zuen Este es mi reino lanarekin. Post Tenebras Lux (2011) bere azken pelikula da eta gure zineklubean aurkeztuko da Bilbon.

2014/05/27 · POST TENEBRAS LUX ∙ México / Francia / Alemania / Holanda ∙ 2012 ∙ 120 min ∙ Zuz Carlos Reygadas ∙ G Carlos Reygadas ∙ Arg Alexis Zabé ∙ Mnt Natalia López ∙ M Gilles Laurent ∙ Prd Carlos Reygadas / Jaime Romandia / Jean Labadie ∙ Akt Nathalia Acevedo • Adolfo Jiménez Castro • Willebaldo Torres