PEDRO GONZÁLEZ BERMÚDEZ

PEDRO GONZÁLEZ BERMÚDEZ

Pedro González Bermúdezek Sogecablen abiatu zuen bere ibilbidea. Han, errealizadore, gidoilari eta bideo-post-produktore gisa trebatu zen. 2001ean, Turner Espainiarako lan egiten hasi zen eta bere lan gehienak enpresa horretan egin ditu. Zuzendari-lanari dagokionez, ondorengo dokumentalak nabarmentzen dira: El productor (2006), Cruz Delgado, un quijote de la animación española (2008), Los 10 magníficos (2008), Arrebatados, recordando a Iván Zulueta (2010), Regreso a Viridiana (2011) eta Sacristán, delantera de gallinero (2014). 2012an, film luze dokumental onenaren Goya saria irabazi zuen Regreso a Viridiana lanarekin.