PEDRO AGUILERA

PEDRO AGUILERA

Pedro Aguilera (Donostia, 1977), Madrilgo Complutensean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, story-boarden marrazkilari gisa aritu zen hainbat publizitate-agentzietarako. Zine arloan espainiar pelikula batzuren zuzendaritza-laguntzaile moduan sartu zen. San Antonio de los Bañosko (Kuba) Eskolan Dokumentalen errealizazio eta Gidoilaritza tailerrak egin zituen. Film labur dezente zuzendu ostean, Mexikon Carlos Reygadasen zuzendari laguntzaile izan da “Batalla en el cielo” lanean eta Amat Escalanteren “Sangre” filman. “La influencia” (2007) da bere lehen film luzea; eta pasa den urtean “Naufragio”, bere bigarren filma, aurkeztu zuen.

Oinarrizko filmegintza: Naufragio (2010) ∙ La influencia (2007) ∙ Batalla en el cielo (Carlos Reygadas, 2005; ayudante de dirección) ∙ Sangre (Amat Escalante, 2005; ayudante de dirección)