OSKAR ALEGRIA

OSKAR ALEGRIA

Kazetaritza ikasi zuen eta erreportari gisa hasi zen lanean Madrilen, Canal + eta CNN+ kateetako albistegietan. Kultur programak zuzendu eta literaturari buruzko espazioak koordinatu ditu Telemadrid katean (Los cinco sentidos) eta ETBn (Sautrela). Dokumental gastronomikoen arloan, ETBko Sukalde maisuak sailaren idazle eta zuzendarikide izan da. 2002tik bidaiei buruzko erreportajeak idazten ditu El País egunkariko El Viajero eranskinean. 2009tik dokumentalen gidoigintza irakasten du Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen Gidoigintza Masterrean.