OÍRSE

OÍRSE

Emanaldi berezia Attineus eta Fas zineklubeko bazkideentzat.

Filmotive eta Attineus-ekin elkarlanean emanaldia

Gonb.: David Arratíbel, zuzendaria; Iñaki Sagastume, ekoizlea; Jesús Mª Palacios, laburmetraiaren zuzendaria; Xabier Erkizia, soinua.

Egun hartan, soinu fantasma bat hasi zen soinua egiten neure buruan: soilik nik entzuten nituen ziztu eta txitxarrak, edo beharbada beste norbaitek ere entzungo zituen. Pertsona gehienek bezala, isiltasunari ihes egin nion, nere barrenak ez entzutearren. Isiltasuna, soilik hasiera bait da.

Film honetan David Arratibelek akufenoekin edo tinnitusarekin bizitzeak esan nahi duena erakusten digu. Akufenoa inongo kanpoko jatorririk ez duten arren belarrietan entzuten diren soinuek eta kolpeek sortutako fenomeno pertzeptiboa da. Pelikula honek proposatzen duen bilaketak ez du ikuslea sentsibilizatzea, edo arazo honi azalpen zientifikoa bilatzea helburu, beharbada erantzun bakarra ez duten galderak egitea baizik.

Areto orria

2012/03/26 · OÍRSE ∙ España ∙ 2013 ∙ 54 min ∙ Zuz David Arratíbel ∙ G David Arratíbel ∙ Arg David Aguilar ∙ Mnt Zazpi T'erdi ∙ M Albaro Arizaleta (El Columpio Asesino) ∙ Prd Filmotive / Zazpi T'erdi / Bosalay