URRIA

Urria

Hiruhilabete honetan, Fas zineklubak Sergei Mijáilovich Einsensteinen (eta Grigori Aleksandroven) “Urria” filmarekin hasiko du bere programazioa, 1917ko Sobietar Iraultzari omenaldia eginez. Sergei M. Eisenstein Sobietar Batasuneko lehenengo urteetan egin zuen zinema politiko eta sozialagatik ezaguna da eta seguraski Sobietar zinemaren zuzendari garrantzitsuena da (garai hartako beste izen garrantzitsuak dira: Dziga Vértov, Vsévolod Pudovkin, Aleksandr Dovzhenko edo Lev Kuleshov). Maisulan ugari goraipatu ahal dira Eisensteinen filmografian, “Greba” (1924) edo “Potemkin korazatua” (1925) adibidez. “Urria”-k 1917ko Sobietar Iraultzaren inguruan emandako gertaerak kontatzen ditu parte hartu zuten sektore ezberdinei protagonismoa emanez eta egun historiko haiek edertasun epikoz hornituz: Tsar-en botere kentzea, borroka guneetako adiskidetasuna, Leninen agerpena, uztaileko manifestaldi publikoaren sarraskia, urriko gertaera nagusiak, hots, Jauregiaren konkista, Soviet-en II. Kongresua, sobietar boterearen aldarrikapena…

Areto orria

2017/10/03 · Октябрь ∙ Sobietar Batasuna ∙ 1928 ∙ 99 min ∙ Zuz Sergei M. Eisenstein eta Grigori Aleksandrov ∙ G Sergei M. Eisenstein eta Grigori Aleksandrov, John Reed-en liburuan oinarrituta · Arg Eduard Tissé · Eko Sovkino · Akt Vassilli Nikandrov · Vladimir Popov · Boris Livanov · Eduard Tissé · Nikolai Podvoisky