NOSTALGIE DE LA LUMIÈRE

NOSTALGIE DE LA LUMIÈRE

Intermón Oxfam eta Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia

Europar dokumentalarik onena, European Film Academy 2010

Nostalgia de la luz zeruaren eta lurraren arteko distantziari buruzko filma da, argiaren eta gizakien arteko distantziari buruzkoa; hau da, gizakien arteko joan-etorri misteriotsuei buruzkoa. Mundu guztitik iritsitako astronomoak Atacamako basamortuan biltzen dira, 3.000 metroko altueran, Txileko iparraldeko izarrak behatzeko. Bertan, zeruaren gardentasunak unibertsoaren mugak ikustea ahalbidetzen du. Lurzoruaren idortasunak, berriz, giza hondakinak betirako bere horretan mantentzen ditu: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadura garaiko preso politikoak. Astronomoek zeruan lurretik kanpoko bizitza bilatzen duten bitartean, emakume talde batek lurzoruko harriak mugitzen ditu: beraien senitartekoen bila ari dira.

Areto orria

2013/10/15 · NOSTALGIE DE LA LUMIÈRE ∙ Francia / Alemania / Chile ∙ 2010 ∙ 90 min ∙ Zuz Patricio Guzmán ∙ G Patricio Guzmán ∙ Arg Katell Djian ∙ Mnt Patricio Guzmán eta Emmanuelle Joly ∙ M Miguel Miranda eta José Miguel Tobar ∙ Prd Renate Sachse / Meike Martens / Cristóbal Vicente ∙ Akt Dokumentala