NORBERTO RAMOS DEL VAL

NORBERTO RAMOS DEL VAL

Norberto Ramos del Val (Santander, 1970) Complutensean Informazio Zientziak lizentziatu ondoren, ikus-entzunezko produktorea «Norberfilms» egin zuen 1994an. Bere lehen laburmetraiak “Luismi” (1995) eta “Road movie” (1997) izan ziren eta 1999an Oskar Santosen “Torre” lan ospetsuarako egin zuen produkzioa.

2004an bere lehen luzemetraia egin zuen: “Muertos comunes”. Gero, “Hienas” (2009) eta “El último fin de semana” (2011, gure zineklubean aurkezten dugun pelikula). Publizitatean ere lan egin du eta zenbait bideoklip eta antzerki lan zuzendu ditu.

Oinarrizko filmegintza: El último fin de semana (2011) ∙ Hienas (2009) ∙ Escúchame (CM, 2008) ∙ Muertos comunes (2004) ∙ Road movie (CM, 1997) ∙ Luismi (CM, 1995)