NOCTURAMA

NOCTURAMA

Gonb.: Juan Zapater, zinema-kritikaria eta BilbaoArte Fundazioaren zuzendaria

Nocturama, Bertrand Bonello zuzendari, gidoigile eta musikari frantziarraren azken filma da. Ondo bereizten diren bi zatik osatzen dute. Lehenengo zatian gazte talde baten atzetik doan kamera dugu, batez ere Pariseko metro eta kaleetatik, dokumentala gisa. Bigarren zatia onirikoagoa izanda, ekintzak muturreraino iristean, gazte hauek saltoki handi batean elkartuko dira gauari hasiera emanez. Bonelloren hitzetan, pelikulak garaikidea izan nahi du, errealismoz eta metaforaz osatua. Ez du diskurtsorik nahi, ekintzak baizik. Nocturama garaikide sentimendutik sortzen den topaketatik modu zinematografikora doa, erantzunik gabeko galderak sortuz.

Areto orria

2017/10/24 · NOCTURAMA ∙ Frantzia/Belgika/Alemania ∙ 2016 ∙ 140 min ∙ Zuz Bertrand Bonello ∙ G Bertrand Bonello · Arg Léo Hinstin · Mnt Fabrice Rouaud · M Bertrand Bonello · Eko Pandora Filmproduktion / Scope Pictures / Wild Bunch / Rectangle Productions / WDR/Arte / Arte France / My New Picture · Akt Finnegan Oldfield · Martin Petit-Guyot · Vincent Rottiers · Jamil McCraven