A Night at the Opera

A Night at the Opera

Ez dut azalpen handirik eman behar klasiko honi buruz. Milaneko operako izar ospetsuenak itsasontzi batean sartu eta New Yorkeko bidea hartuz, inork ahaztuko ez duen opera estreinaldia eta eskandalu ikaragarria sortuko dute hiri amerikarrean. Marx anaien kakomakoak filmak ere egoera eroak aurkeztuko ditu. Izan ere, anaiak elkarren aurka dabiltzan bi gangsterren bizkarzain bilakatuko dira egoera zoroak eraginez. Zinemako bi eszena bikain ere aurki ditzakegu: jendea sartu baina irtetzen ez zen kamarotearena eta lehen zatiaren zati kontratatzailea. Gustora barre egiten den eta buruan sartzen zaizun filme horietakoa. Zentzugabekoa eta lotsagabea.

Areto orria

2011/05/17 · A NIGHT AT THE OPERA · USA · 1935 · 96 min · Zuzendaritza: Sam Wood eta Edmund Goulding · Gidoia: James Kevin McGuinness, George S. Kaufman, Morrie Ryskind · Argazkia: Merrid B. Gerdstat · Muntaketa: William LeVanway · Ekoizpena: Irving G. Thalberg · Aktoreak: Groucho Marx ∙ Harpo Marx ∙ Chico Marx ∙ Margaret Dumont